Euskal enpresek konfiantza berreskuratu dute

Euskal enpresek konfiantza berreskuratu dute

2 min.

Euskal enpresek konfiantza berreskuratu dute

Hilabete batzuk ziurgabetasunean izan ondoren, 2017ko bigarren hiruhilekoari begira, euskal enpresen itxaropenak berriro ere optimistak dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. “Hobekuntza” hori enpresek ingurune ekonomikoaren inguruan dituzten itxaropenetan ere islatzen da; izan ere, %63,8ak bere horretan mantenduko dela uste du, eta %23,9ak hobetu egingo dela.

Halaber, gauza bera gertatzen da fakturazioarekin, eta aurreikuspenak aldekoak dira.  Bere horretan mantenduko dela (%55,6) eta hobetu egingo dela (%35,8) uste dutenen artean banatzen dira erantzunak, eta %8,6koa da fakturazioa okerrago ikusten duten enpresen kopurua. Era berean, enpresen %63,9ak uste du jarduerak bere horretan jarraituko duela bigarren hiruhilekoan; %26,4ak, berriz, hobetzea espero du. Soilik %9,7 dira okertu egingo dela uste dutenak.

Inkestaren emaitzen arabera, hobetu egingo da eskaeren kopurua, baina ez prezioak; azken horretan egonkortasuna da nagusi. Inkesta egindakoen %75,4aren ustez, prezioak bere horretan mantenduko dira bigarren hiruhilekoan zehar. Gainerako enpresei dagokienez, %14,3ak uste du prezioak altuagoak izango direla eta %10,3ak jaitsi egingo direla.

Orain arte aztertutako datuek "egoera nahiko positiboa" erakusten dute; izan ere, badirudi enpresa gehienek beren produkzio-ahalmena gehitzeko asmoa dutela, eta, azken buruan, langile-kopurua gehitzeko asmoa. Horrela, inbertsio-kopuruari dagokionean, enpresen %74,8ak uste du bere horretan mantenduko direla eta %16,6ak gehitu egingo direla. Azkenik, %78,8aren arabera, enpleguak bere horretan jarraituko du, %15,5ak uste du plantilla gehituko duela eta %5,7ak jaitsi egingo dela.

Oro har, ekonomiaren bilakaerari erreparatuta, enpresek jarrera positiboagoa dute 2017ko 2. hiruhilekoari begira.

Ondorengo grafikoan argi eta garbi ikus dezakegu bilakaera, lehen hiruhilekoarekin alderatuta:

Grafico_Confianza Empresarial_Banca para Empresas_EU

Enpresen Konfiantzari buruzko azterketa osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.


Zein da zure erreakzioa?