Euskal enpresen konfiantza murriztu da 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Euskal enpresen konfiantza murriztu da 2019ko hirugarren hiruhilekoan

2 min.

Euskal enpresen konfiantza murriztu da 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Euskadiko Enpresen Konfiantza Indizeak 2019ko hirugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren balioa (57,5) galdu du, 51eko emaitzarekin. Enpresek ikuspegi ezkorragoa dute ekonomiaren bilakaerari dagokionean, 2019ko bigarren hiruhilekoari begira, LABORAL Kutxako Azterketen Departamentuak egindako azterketaren datuen arabera.

Ondoren, aldagai nagusien laburpen laburra eskaintzen dugu:

Ingurune ekonomikoa

Ingurune ekonomikoaren gainean enpresen %59,5ak uste du bere horretan mantenduko dela, eta %11,9ak hobetu egingo dela.

FakturazioaFakturazioari dagokionez, enpresen aurreikuspenak aldekoak dira 2019ko bigarren hiruhilekoari begira. Erantzunak banatu egiten dira bere horretan mantenduko dela (%54,2) eta hobetu egingo dela (%27,3) uste dutenen artean; aldiz, %18,5aren ustez, fakturazioa okertu egingo da.

Jardueraren bilakaera

Aurreko adierazlearekin bat eginez, %63ak uste du jardueraren bilakaerak berdin jarraituko duela, %17,2ak hobea izango dela eta %19,7ak okertu egingo dela.

Eskariak

Inkesta egindako %56,3ak espero du kopurua mantentzea, %26,1ak hobetzea eta %17,6ak gutxitzea. Horrekin esan dezakegu enpresek eskarien kopurua gehitzeko itxaropen argia dutela.

Prezioak

Inkesta egindako %73,5aren ustez, bere horretan mantenduko dira bigarren hiruhilekoan zehar. Gainerako enpresei dagokienean, %10,9ak uste du prezioak igo egingo direla eta gainerako %15,5ak jaitsi egingo direla.

Errentagarritasuna

Eragiketen errentagarritasunaren inguruko itxaropenez galdetuta, erantzunen %69,3ak balio “bera” biltzen du, %11,3ak balio handiagoa, eta %19,3ak errendimendu txikiagoak izatea espero du.

Inbertsioa

Enpresen %67,2ak uste du bere horretan mantenduko dela 2019ko bigarren hiruhilekoan, eta %16,4ak gehitu egingo dela. Beraz, galdetutakoen %16,4aren ustez, inbertsioak gutxitu egingo dira.

Enplegua

Azkenik, enpresen %69,7aren iritziz, enplegua bere horretan mantenduko da, %16,4ak plantilla gehitzeko aukera ikusten du eta %13,9ak dio gutxitu egingo dela.

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, aztertutako azken bi hiruhilekoetako aukeren adierazle partzialak eta osoak ageri dira:

Enpresen aurreikuspena_Banca para Empresas

Azterketan, bestelako adierazle interesgarriak ere aztertzen dira; hala nola, esportazioen bilakaera azken urtean zehar, berrikuntzarako edo I+G arloko ekimenetarako jarritako salmenta-kopurua, bezeroei kobratzeko epea eta enpresek banku-finantzaketa eskuratzearen inguruan duten iritzia.

Informazio gehiago nahi baduzu, esteka honen bitartez deskarga dezakezu.


Zein da zure erreakzioa?