Euskal enpresen konfiantzak hobera egin du urteko bigarren seihilekoan

Euskal enpresen konfiantzak hobera egin du urteko bigarren seihilekoan

2 min.

Euskal enpresen konfiantzak hobera egin du urteko bigarren seihilekoan

Joan den otsailean zehar, iazko azaroan bezala, enpresa-inkestak sustatu ditugu LABORAL Kutxatik, hurrengo hiruhilekorako enpresek dituzten espektatibak neurtze aldera. Hasteko, txostena eta post labur hau egiteko oinarritzat erabili dugun lagin zabalaren partaidetza eskertu nahi dugu. Espektatiba-inkestak, aldakorrak izaten badira ere, oso erabilgarriak dira aldagai makroekonomiko nagusien bilakaera aurreikusteko orduan, izan ere, eragile ekonomikoek (enpresek, familiek eta administrazio publikoek) etorkizunari buruz dituzten itxaropenen arabera hartzen baitituzte erabakiak, eta horiek eragina dute gaur egunean eta etorkizunean ere, noski. Espektatiba hobeak 

Emaitzei dagokienez, egungo hiruhilekorako espektatibei buruzko adierazleak nabarmen egin duela hobera azpimarratuko dugu. Hain zuzen ere, 53,4tik 58,4ra igo da balioa. Adierazlearen interpretazioa erraza da: 50etik gorako balioek hedapena adierazten dute (hortik beherakoek atzeraldia), eta bilakaerak (goranzkoak kasu honetan) hobekuntza erakusten du aurreko datuarekin alderatuta. 

Zenbateko zehatza (58,4) lortzeko hurrengo fakturazio-hiruhilekoan honako alderdi hauek izango duten portaerari buruz enpresek duten pertzepzioa kontuan hartzen da: jarduera, eskaerak, prezioak, errentagarritasuna, langileen kontratazioa eta inbertsioa. 

Jarraian azaltzen den taulan, zenbateko globala osatzen duten zazpi adierazleei lotutako balioak jaso dira, egungo hiruhilekokoak (azaroan egindako inkesta) eta datorren hiruhilekokoak (otsaileko inkesta). confianza-industrial

Ikusten denez, osagai guztiek hobera egin dute aurreko datuarekin alderatuta. Prezioak eta eragiketen errentagarritasuna dira 50eko balioaren azpitik dauden aldagai bakarrak. Beraz, enpresen gehiengoak uste du bi aldagaion bilakaera antzekoa izango dela aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 75ek eta % 65,9k hurrenez, eta eskasagoa izango dela % 17,1ek eta % 19,4k hurrenez hurren. 

Haatik, langile kopuruaren eta inbertsioaren bilakaerari buruzko espektatibek gora egin dute indartsu. Horiek dira, hain zuzen, aurreko hiruhilekoekiko alde nagusiak. Albiste bikaina da, izan ere, espektatiba horiek gauzatuko balira, lan-merkatuaren magnitudeak hobetzen has litezke.

Azterketa hau Laboral Kutxaren Ikerketa Departamentuak egin du.


Zein da zure erreakzioa?