
Ekainaren 8an izango den Eusko Bike Challenge erabateko BTT maratoian parte hartzeko 8 plaza zozkatuko ditugu
2019-04-09
Ekainaren 8an izango den Eusko Bike Challenge erabateko BTT maratoian parte hartzeko 8 plaza zozkatuko ditugu
Erreserbatu data: ekainaren 8a. Markatu al duzu egutegian? Ederto! Izan ere, egun horretan izango da Eusko Bike Challengeren 8. edizioa, eta den-dena prest egon dadin zu eta zure bizikleta bakarrik falta zarete.
Horren erraza da. Sartu inprimakian eta idatzi bertan zure datu pertsonalak eta kontaktukoak, kamiseta-neurria eta ea federatuta zauden ala ez. Apirilaren 5era arte duzu hori egiteko. Egun horretan zozkatuko ditugu LABORAL Kutxan ditugun 4 plazak, eta, irabazleetako bat bazara, blog honetan argitaratuko dugu zure izena eta kontaktuan jarriko gara zurekin.
Bi kategoriaren artean aukeratu ahal izango duzu, eta erne ibili, azken plazetako bat eraman baitezakezu. Silver kategoriak 87 kilometro ditu eta oraindik eskuragarri daude plaza batzuk, baina 117 kilometro dituen Gold kategorian itxarote-zerrenda dago. Beraz, badakizu: bizkor ibili, utzi zure datuak inprimakian eta zortea izan dezazula lasterketa ikusgarri honetan. Euskadin egiten den BTT maratoirik gogorrena da, eta 3.700 metroko desnibela du Gold kategorian eta 2.900 baino gehiago Silver kategorian.
Egundoko erronka izango da. Ibilbidea Santikurutze Kanpezun abiatuko da ziur aski, eta Arabako mendialdea zeharkatuko du, paisaia ikusgarrietan barrena. Ahalik eta gutxien egokitutako pistak izango ditu, baita noizbehinka hankek atseden hartzeko zatiak ere. Gune teknikoak dituzten «flow» bide-zidorrak eta elkarri lotutako tarte dibertigarriak izango dira nagusi.
Lasterketari buruzko informazio guztia eskura duzu blogean, Twitterren eta Facebooken. LABORAL Kutxaren sare sozialetan ere emango ditugu berriak. Izan ere, Entitateak lasterketa babesten du, herri-kirolari eskaintzen dion laguntzaren esparruan. Ekainaren 8an ikusiko dugu elkar!
Zein da zure erreakzioa?