Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko azken asteak

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko azken asteak

1 min.

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko azken asteak

Apirilaren 30ean bukatuko da Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitateen, Kulturaren Arteen eta Gizarte Zientzien Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea.

Lehen aldiz 1995ean emandako sari honen helburua aipatu alorretan curriculumik onenak dituzten jarduneko pertsona ospetsuei euskal kulturaren alde egindako lana eskertzea da. Julio Caro Baroja izan zen lehen saritua, eta azken urteotan, besteak beste, Joxe Azurmendi, Maria Bayo eta Joxerramón Bengoetxea saritu dituzte.

Nola aurkeztu

Hautagaitzak hautagai den pertsonak berak, unibertsitateko institutuek edo departamentuek eta zientzia- eta kultura-entitateek aurkeztu ditzakete. Curriculum Vitaea inprimaki normalizatuan (Eusko Ikaskuntzaren webgunean edo edozein lurralde-bulegotan eska daiteke) bidali behar da, eta horri aurkezpen edo gomendio gutuna erantsi behar zaio.

Dokumentazioa, paperean eta euskarri informatikoan, Eusko Ikaskuntzaren Donostiako Miramar Jauregiko bulego nagusietara bidali behar da, apirilaren 30a baino lehen. Epaimahaiak ekainaren hasieran jakinaraziko du irabazlearen izena.

Informazioa

Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios VascosMiramar Jauregia. Mirakontxa, 48. 20007 Donostia943-310855. Faxa: 943-213956bazkideak@eusko-ikaskuntza.org www.eusko-ikaskuntza.org


Zein da zure erreakzioa?