Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro jarri ditu Industria Makinaren Renove Programarako

Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro jarri ditu Industria Makinaren Renove Programarako

1 min.

Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro jarri ditu Industria Makinaren Renove Programarako

Renove Programaren helburu nagusia da euskal eteen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, industria-enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatuta eta laneko segurtasun eta osasun arauetara egokituta.

Era horretan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIrekin batera, 8 milioi euroko plan berria abian jarri du. 2015ean, programa honen barnean, ia 83 milioi euroko inbertsioak egitea bultzatu zen.

Norentzat da:

Makineria berritu beharrean aurkitzen diren etee guztientzat eta berritu eta modernizatu behar dutenentzat.

Baldintzak

  • Makineria berriak gutxienez 70.000 euro (BEZ kanpo) balio behar du erosteko garaian.
  • Erosketaren izenean egiaztatutako gastuaren %15eko diru-laguntza izango da, gehienez ere 70.000 euroko diru-laguntza erositako makina bakoitzeko eta enpresa bakoitzeko gehienez 100.000 euro (erosketa bat baino gehiago diruz laguntzen bada).
  • Osalanek, programaren erakunde kolaboratzaileak, makina guztiek lan-segurtasun arloko baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko du.

Eskaera-epea

Interesa duten enpresa guztiek laguntzak eskatu ahal izango dituzte 2016ko apirilaren 13tik (asteazkena) azaroaren 11ra bitarte edo aurrekontua agortu arte. Azken hori ohikoa izan ohi da laguntza hau lortzeko eskaera handia izaten baita enpresen artean.

Eskaerak kudeatzeko, egin klik esteka honetan.


Zein da zure erreakzioa?