Ezagutu Gaztempresaren gizarte-sare berria

Ezagutu Gaztempresaren gizarte-sare berria

1 min.

Ezagutu Gaztempresaren gizarte-sare berria

Negozio-ideia bat duzu? Orduan, ekintzaile bat zara. Hala bada, berri ona dugu zuretzat:  Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak berritu egin du Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileentzako gizarte-sarea.Gaztempresa sare berria bizkor eta intuitiboagoa da, eta networking-a egiteko kontaktuen arteko harremanak sortzeko aukera hobeak eskaintzen ditu. Oroz gain, zuk bezala bere negozioa sortzea erabaki duen jendearekin ideiak eta esperientziak partekatzeko gune hurbila da, lehen bezala, baina orain are errazagoa da.

Hala, ekintzailetzari lotutako albiste garrantzitsuak, ekitaldiak eta sare berrian argitaratzen den dokumentazioa aurkituko duzu, era erraz eta intuitibo batean. Eta, zalantza bat izanez gero, gida-bideoak kontsultatu edo proiektuaren zuzendari Inma Ramosekin jar zaitezke harremanetan.

Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileentzako lehen gizarte-sareak 748 erabiltzaile ditu dagoeneko. Haiekin harremanetan jarri nahi duzu?

Gainera, orain izena ematen baduzu edo lehenagotik zenuen profila betetzen baduzu, 16 GBko iPad 2 WiFi bat irabazteko zozketan parte hartuko duzu, urriaren 21ean. Erabiltzaile berrientzako hiru zozkatuko ditugu, eta beste hiru profilaren %70a (argazkia barne) betetzen dutenentzako.

Zu bezalako 700 ekintzaile dituzu zain!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

ETE berritzaileak Finantza azterketa