Ezagutu zeintzuk diren faktura elektronikoaren abantailak
2019-02-07
Ezagutu zeintzuk diren faktura elektronikoaren abantailak
Faktura elektronikoa ezartzea soilik derrigorrezkoa da Informazioaren Berehalako Hornidura IBH aplikatu behar duten enpresentzat; hau da, BEZa denbora errealean bezala ezagutzen dena, eta Administrazioarekin lan egin nahi dutenentzat (lehiaketa publikoak). Hori dela-eta, gero eta autonomo eta ete gehiagok erabiltzen dute fakturazio-eredu hori, eta faktura elektronikoak onura asko eskaintzeagatik ere bai.
Zure enpresan faktura elektronikoa ezartzearen abantailak
- Aurrezpena eta eraginkortasuna: fakturak digitalizatzearekin papera asko aurrezten da. Ez dago fisikoki bidali beharrik, eta eraginkorragoa da, fakturak formatu digitalean gordetzen baitira eta edozein unetan erraz kontsultatu ahal baitaitezke.
- Kobratzeko azkartasuna: faktura elektronikoaren bidez, kobratzeko eta ordaintzeko prozesuak azkartzen dira, izapidetzeko epeak laburtzeagatik.
- Administrazioarekin lan egiteko aukera: faktura elektronikoaren bidez, enpresak lehiaketa publikoetara aurkez daitezke; izan ere, Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurriei buruzko 56/2007 Legean eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legean ezartzen da derrigorrezkoa dela faktura elektronikoa erabiltzea estatuko sektore publikoarekin kontratatzeko.
- Segurtasuna eta gardentasuna: faktura elektronikoa zailagoa da faltsifikatzeko. Ziurtagiri elektronikoen bitartez fakturaren jatorriaren egiazkotasuna eta edukiaren integritatea ezagutu daitezke; alegia, ez dela aldatua izan. Gainera, iruzurra zailtzen du, administrazioarentzat erraza baita fakturen aztarna digitala jarraitzea.
- Faktura elektronikoak egiteko hiru bide daude:
- Faktura elektronikoak sortzen dituen programa informatikoaren bitartez.
- Fakturazio elektronikoaren zerbitzuak ematen dituenaren bitartez (hirugarren batek egitea). Prestatzaile hori izango da fakturak modu elektronikoan sinatuko dituena.
- Faktura elektronikoaren hartzaileak berak sortuak
- Hartzailearen isilbidezko edo berariazko adostasuna izan behar duzu faktura elektronikoa egiteko.
- Sinadura elektronikoaren ziurtagiria eduki behar duzu, fakturak zure enpresak egin behar baditu. Bi mota daude:
- Sinadura elektroniko aurreratua, onartutako ziurtagiri elektronikoan oinarritua.
- Sinadura elektroniko aurreratua, onartutako ziurtagiri elektronikoan oinarritua eta sinadura sortzeko gailu seguru baten bidez sortua (onartutako sinadura elektronikoa ere deitua).
Zein da zure erreakzioa?