Fair Saturday 2019 mugimenduaren irekitze-jaialdi ikusgarrian parte hartzera dei egin zaie Bizkaiko abesbatza guztiei

Fair Saturday 2019 mugimenduaren irekitze-jaialdi ikusgarrian parte hartzera dei egin zaie Bizkaiko abesbatza guztiei

2 min.

Fair Saturday 2019 mugimenduaren irekitze-jaialdi ikusgarrian parte hartzera dei egin zaie Bizkaiko abesbatza guztiei

Aurten berriz gertatuko da. Azaroaren 30ean, Fair Saturday jaialdiaren beste edizio bat ospatuko da. Gizarte-eragin handiko mugimendu kultural hau Bilbon jaio zen, baina gero eta hiri gehiagotara hedatzen ari da, eta aurten ere LABORAL Kutxaren babesa jasoko du, hedatu eta indartu dadin.

Fair Saturday mugimenduan munduko eta diziplina osoko artistak eta erakundeak batzen dira artea eta kultura garrantzitsuak ezezik gure etorkizunerako berebizikoak direla esateko. Eta horretarako era guztietako kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak eta tailerrak egiten dituzte, aukeratu duten gizartekintza arloko mugimendua nahi duten eran laguntzeko.

2018an bezala, sekulako irekitze-jaialdi batekin hasiko da dena, azaroaren 29an, Miribillako Bilbao Arenan eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie Bizkaiko abesbatza guztiei.

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak parte hartzeko deia egin du

Joan den urteko azaroaren 29an, Miribillako Bilbao Arenak dar-dar egin zuen Benito Lertxundiren musikarekin eta mota guztietako abestiak interpretatu zituzten, herrikoiak zein musikaren historiara pasatu direnak, 1.000 ahotsekin baino gehiagorekin. Aurten, gonbidatutako artista berriek errekor hori gainditu nahi dute eta, horregatik, abesbatza bateko kide bazara, parte hartzera gonbidatuta zaude.

Aurreko urtean bezala, musikaren abesti klasikoetan eta arrakasta handietan oinarritutako kontzertu bat eskainiko da, eta ikus-entzunezko sekulako ikuskizuna egingo da haren inguruan. José Vilaplana maisuak zuzenduko du kontzertua, eta Bilboko Koral Elkarteak, Rossini Abesbatzak eta Bilboko Udal Bandak parte hartuko dute, baita beste artista gonbidatu batzuek ere, hala nola Zea Mays taldeak (antzeko ezaugarriak izan zituen kontzertu gogoangarri batean parte hartu zuen duela bi urte).

Gizarte-bazterkeriaren kontra borroka egiteko erabiliko dira irabaziak

Ekitaldiarekin lortutako irabaziak Barreras Invisibles programara bideratuko dira, Fair Saturdayk bazterkeria-arriskuan dauden neska-mutilen mezenasgo kulturalerako garatutako proiektura.

Ekimen horrez gain, LABORAL Kutxan herrialdeko kultura eta artistak babestu nahi ditugu eta, horregatik, abesbatza parte-hartzaileek —10 gehienez, izena ematen duten hurrenkeraren arabera— 500 euroko saria jasoko dute bakoitzak aukeratzen duen kausa soziala babesteko.

Fair Saturdayk, LABORAL Kutxak eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak eskerrak eman nahi dizkiegu abesbatzei, egindako ahalegin eta lan guztiagatik, eta historikoa izango den ekitaldi horretaz gozatzera animatzen ditugu.

Parte hartzeko interesa duten abesbatzentzako xehetasun teknikoak

●      6 abesti interpretatuko dira eta partiturak uztailaren 15a baino lehen helaraziko dira.

●      Azaroaren 28an, ostegunean, egingo dira entsegu orokor eta soinu-proba bakarrak.

●      Abesbatza parte-hartzaile guztiek 2 gonbidapen jasoko dituzte Fair Saturday sari-banaketaren ekitaldirako. Ekainaren 24an izango da, 20:00etan, Guggenheim Bilbao Museoan.

●      Ekainaren 28an, ostiralean, koordinazio-bilera bat egingo da, arratsaldez, abesbatza parte-hartzaileetako arduradunekin.

●      Ekainaren 14a, ostirala, izango da konfirmazioetarako azken eguna.

●      Parte hartzeko, idatzi eventoinaugural@fairsaturday.org posta elektronikora.


Zein da zure erreakzioa?