
Francisco Etxeberriak eta Mari Carmen Gallastegik irabazi dute 2013ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria
2013-10-15
Francisco Etxeberriak eta Mari Carmen Gallastegik irabazi dute 2013ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria
Francisco Etxeberria auzitegi medikuak eta Mari Carmen Gallastegi ekonomialariak Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria jasoko dute gaur arratsaldean Miramar Jauregian. Sari honek Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien arloan curriculumik azpimarragarrienak dituzten jarduneko pertsona ezagunak saritzen ditu urtero.
Francisco Etxeberriari dagokionez, bere ikerketa eta irakaskuntza ibilbidearen garrantzia, elkarlan proiektuetan –besteak beste, Gipuzkoako Arkeologia Gutuna- parte hartu izana, eta Gerra Zibileko hobi kolektibo eta desagertutako pertsonen inguruan egindako lana azpimarratu du epaimahaiak.
Mari Carmen Gallastegiri dagokionez, ikerketa eta irakaskuntzan egindako ibilbidea, bereziki Euskal Herriko Unibertsitatean, eta euskal erakundekiko konpromiso nabaria.
Aurreko sarituak
1995ean jarri zuten martxan Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Kutxak sari hau, Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorrean gure herriaren garapenari egindako ekarpenak eskertzeko. Aurtengoa saria bi pertsonen artean banatzen duten bigarren aldia da:2012 Joxe Azurmendi
2011 Maria Bayo
2009 Javier Elzo
2007 Gregorio Monreal Zia
2006 Maïté Lafourcade
2005 Nestor Basterretxea Arzadun
2004 Juan San Martín Ortiz de Zarate
2003 Gurutz Jáuregui Bereciartu
2002 Bernardo Atxaga (Jose Irazu)
1999 Eduardo Chillida Juantegui
1998 Jesus Altuna Etxabe, Juan Plazaola Artola
1997 Luis Villasante Kortabitarte
1996 Alvaro d’Ors y Pérez Peix
1995 Julio Caro Baroja
Zein da zure erreakzioa?