Gasteizko 2018ko zikloturismo probarako 3 dortsal zozkatuko ditugu

Gasteizko 2018ko zikloturismo probarako 3 dortsal zozkatuko ditugu

1 min.

Gasteizko 2018ko zikloturismo probarako 3 dortsal zozkatuko ditugu

Iñaki Ocio Lacalle, Xabier Altuna Gaztelumendi eta Imanol Cabanillas de Benito izan dira irabazleak. Zorionak!

Irakurri duzunez, 3 dortsal ditugu bizikletaren zaleentzat, gure inguruko lasterketarik zirraragarrienetako batean parte har dezazun, Gasteizko Zikloturismo Proban. Oso erraza da horietako bat irabaztea!

Sar zaitez inprimakian eta utzi zure datuak, ez duzu besterik egin behar. Zozketa egun batzuk barru egingo dugu eta blogean argitaratuko ditugu irabazleen izenak. Irabazleetako bat bazara zurekin harremanetan jarri eta dortsala jasotzeko modua azalduko dizugu. Erraz-erraza!

Mende erdiko historia eta ibilbide ikusgarria

Ekainaren 9an egingo da Gasteizko Zikloturismo Probaren 25. edizioa, eta Facebook edo Twitter bidez jarraitu dezakezu. Mende erdiko historian, ekitaldiak ibilbide ikusgarria eskaini die partaideei; izan ere, lasterketak Arabako 7 kuadrilletatik 5 zeharkatzen ditu.

Txirrindulariek Gasteizko kale xarmagarrietan hasiko dute ibilbidea, urtegiaren inguruan bira egingo dute eta ondoren Ulibarri-Ganboako natura-ingurunea, Urbasako mendizerra, Izkiko Parke Naturala, Kantabriako mendizerra edota Trebiñuko konderria zeharkatuko dituzte, besteak beste. Iazko lasterketa ikusgarria izan zen, eta aurtengoa ez da gutxiago izango.

Zer diozu, prest zaude? Badakizu, zure dortsala doan lortu nahi baduzu, zure datuak inprimakian utzi besterik ez duzu egin behar.


Zein da zure erreakzioa?