
Gaztempresa unibertsitateko ekintzailetzarekin
2009-07-07
Gaztempresa unibertsitateko ekintzailetzarekin
Uztailak 9an, ostegunean, Mondragon Unibertsitateak Enpesa Ideia berrien III. Lehiaketako sariak banatuko ditu. Sariak Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak emango ditu, eta epaimahaian hartuko du parte.Mondragon Unibertsitatearen sustapeneko eta ekintzailetzako Ekiten Programaren barruan egingo da lehiaketa, eta honako helburu hauek ditu:
- Espiritu ekintzailea bultzatzea Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean: sormena , ekimen berriak eta autoenplegua bultzatzea.
- Balio erantsiko produktuak, prozesuak eta negozioak sortuko dituzten ideia berritzaileak sortzea bultzatzea.
- Diziplinarteko talde-lana bultzatzea.
Ideia onenei sariak
Urtero, Enpresa Ideia Berrien Lehiaketak Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkezturiko negozio-ideia onenak saritzen ditu.Lehen saria 1.000 euro dira (taldearentzat), eta proiektua garatzeko Ekiten beka lortzeko aukera.
Bi accesitak 500 eurokoak dira, talde bakoitzeko.
Epaimahaia ekainean bildu zen eta honako proiektu hauek saritzea erabaki zuen, uztailaren 9ko entrega-ekitaldiaren ostean sakonago ezagutuko ditugunak:
- Eguzkitako inteligenteak
- SarL, ibilgailu elektrikoak kargatuko dituen azpiegitura ezartzea
- Komunikazioa
Zein da zure erreakzioa?