
Gestiolan hobeto ezagutzeko lineako tailerrak
2012-09-20
Gestiolan hobeto ezagutzeko lineako tailerrak
Euskadiko Kutxak doako hiru online tailer antolatu ditu autonomoentzat edo enpresa txikietako arduradunentzat, hala nahi dutenek Gestiolan fakturazioa kudeatzeko aplikazio informatikoa erabiltzen ikas dezaten.
Hiru saio antolatu dira, eta horietan Euskadiko Kutxaren PRO bezeroentzako doako aplikazioaren aurkezpena eta azalpena eskainiko dira. Gestiolani buruz gehiago jakin nahi dutenek izena linea bidez eman dezakete eta nahiago duten saioa aukeratu:
- Irailaren 25a, asteartea, 10:00etan
- Irailaren 26a, asteazkena, 18:00etan
- Irailaren 27a, osteguna, 10:00etan
Zer da Gestiolan?
Gestiolan profesionalei eta enpresa txikiei laguntzeko aplikazio berria da. Negozioaren fakturazioa kudeatzeko tresna ezin hobea da, edozein unetan eta interneterako konexioa eskura den edonondik erabil daitekeena.Gestiolan oraindik erabiltzen ez duten autonomoek edo enpresa txikietako arduradunek CLNet-en bidez eman dezakete izena.
Zein da zure erreakzioa?