Giza kapitala, arrakasta izateko erabakigarria
2017-11-23
Giza kapitala, arrakasta izateko erabakigarria
Enpresek gero eta gehiago erabiltzen dituzte Data Science eta Big Data, merkatu potentzialari buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, 4.0 industria garatzeko edota gaixotasunak prebenitzeko, besteak beste. Datu horiek enpresentzako oso baliagarriak dira, eta pertsonek diseinaturiko programa informatikoen bitartez eskuratzen dituzte, makinak ez baitira sortzaileak. Halaber, datuak pertsonek interpretatzen dituzte, bezeroen premietara egokitzen den produktu edo zerbitzu berria sortzeko edo makinen funtzionamendua hobetzeko,… Ondorioz, giza kapitala erabakigarria da arrakasta izate aldera.
Zure enpresak arrakasta izatea nahi baduzu, zure enpresan lan egiten duten pertsonak zaindu behar dituzu. Horrela, 4 aholku eman nahi dizkizugu:
1- Zure erakundean lan egiten dutenak motibatu
Lehen pentsatzen zen pertsona bati bere lana ondo egin zuela esanez gero, lasaitu egingo zela, eta ziurtzat jotzen zen horrela izango zela. Hori dela-eta, egindako akatsak bakarrik nabarmentzen ziren. Garaiak, ordea, aldatu egin dira, eta frogatu da errekonozituta sentitzeak pertsona hobetzera eta bere burua gainditzen jarraitzera bultzatzen duela. Gainera, lanean giro atsegina sortzen laguntzen du. 2- Pertsonak trebatu
Gaur egun, etengabe ikasi behar da. Teknologia berriek etengabe birziklatzea eskatzen dute, baina motibazioa ere hobetzen dute. Eskaini prestakuntza eta saiatu bere trebetasunak ahalik eta gehien garatzen, geratu ez dadin, eta, ondorioz, motiboa galdu ez dezan.
3- Saritu errendimendua
Pizgarri ekonomikoa pertsonaren errendimendua saritzeko modu egokia da. Garrantzitsua da motibazioak bilatzea langileak bere onena ematen jarrai dezan.
4- Gehitu enpresan duen parte-hartzea
Kudeatzeko eta erabakiak hartzeko eredua partekatzen bada negozioaren segimendurako batzordeen bitartez, pertsonek enpresan duten parte-hartzea hobetzen da. Eskaini erakundeari, irabaziei,… buruzko aldizkako informazioa. Modu horretan, haien interesak enpresaren interesekin elkartzea lortuko duzu.
Eta gogoratu arrakasta izateko gakoaren %80a giza kapitala dela eta %20a ideia on bat izatea.
Zein da zure erreakzioa?