Gomendatu LABORAL Kutxa Pay, irabazi zinemarako 2 sarrera eta hartu parte Samsung Galaxy S7 baten zozketan

Gomendatu LABORAL Kutxa Pay, irabazi zinemarako 2 sarrera eta hartu parte Samsung Galaxy S7 baten zozketan

3 min.

Gomendatu LABORAL Kutxa Pay, irabazi zinemarako 2 sarrera eta hartu parte Samsung Galaxy S7 baten zozketan

Hasi zara LABORAL Kutxa Pay erabiltzen? Nahi zenuke zure lagun eta senitartekoek aplikazio hori edukitzea, dirua doan bidali ahal izateko komisiorik gabe eta kontu-zenbakirik eskatu gabe? Hortaz, ez egon zain eta jakinarazi mundu guztiari, webgune honetan! Zinemarako 100 sarrera bikoitz oparituko ditugu eta azken belaunaldiko smartphone bat zozkatuko, gure appa LABORAL Kutxako beste bezero batzuei gomendatzen dietenen artean. Gomendio bidez bezeroek egindako lehen 100 deskargek sari ziurra dute: zinemarako bi lagunendako sarrera! Eta, gainera, appa beste norbaiti gomendatzen badiozu edota beste batek gomendatuta deskargatzen baduzu, Samsung Galaxy S7 baten zozketan sartuko zara. Zer egin behar den? Deskargatu, izena eman, gomendatu eta irabazi. Hauek dira jarraibideak!

Deskargatu, izena eman, gomendatu eta irabazi

1. urratsa. Deskargatu

LABORAL Kutxa Pay Androiderako eta iPhonerako aplikazioa da, guztiz doakoa, eta zure kontaktuei erraz-erraz dirua bidaltzeko nahiz eskatzeko balio du, WhatsAppeko mezuak balira bezala. Horri esker, askoz errazagoa izango da lagun ezkutua antolatzea, afariak denon artean ordaintzea eta taldean era guztietako jarduerak antolatzea. Deskargatu, eta ahalik eta jende gehienak edukitzea nahi izango duzu.

2. urratsa. Izena eman

Sartu gure sustapenaren orrian eta bete inprimakia. Izen-abizenak, helbide elektronikoa eta NANa eskatuko dizkizugu, ez besterik.

3. urratsa. Gomendatu

Zure datuak ematen dizkiguzunean, LABORAL Kutxako bezeroa den beste norbaiten datuak ere eskatuko dizkizugu. Emaguzu lagun, ezagun edo senitarteko baten izen-abizenak eta helbide elektronikoa. Adibidez, askotan transferentziak egiten dizkiozun pertsona horrena.

4. urratsa. Irabazi

Pertsona horri mezu elektroniko bat igorriko diogu, LABORAL Kutxa Pay deskargatzeko gonbidapenarekin. Beste norbaitek aplikazioa deskargatzea lortzen duten lehen 100 lagunetako bat bazara, zinemarako 2 pertsonarentzako sarrerak lortuko dituzu. Ez duzu ezer gehiago egin behar: biok bezeroak zaretela egiaztatzen dugunean, sarrerak eskuratzeko argibideak jasoko dituzu. Eta sarrera eskuratu ala ez, zuk eta zure lagunak Samsung Galaxy S7 baten zozketan hartuko duzue parte. Erraza, ezta?

Pertsona bati gomenda diezaiokezu… edo askori!

Prozesua lehen aldiz burutu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu baieztatzeko, eta «jarraitu gomendatzen» botoia ikusiko duzu bertan. Nahi bestetan erabili ahal izango duzu, nahi duzun pertsona guztiei LABORAL Kutxa Pay gomendatzeko. Lagun guztiek eskertuko dizute, aukera izango dutelako aplikazio horren bidez dirua eskatzeko eta bidaltzeko, komisiorik gabe eta kontu-zenbakia eskatu gabe. Eta, gainera, zuk gomendatuta deskargatzen badute aplikazioa, Samsung Galaxy S7 baten zozketan hartuko dute parte. Pertsona horiek, gainera, webgunean izena emateko aukera izango dute, beste lagun batzuei appa gomendatzen jarraitu eta zinemako sarrera gehiago eskuratzeko. Abantailak dira guztiak!

13.000 lagunek baino gehiagok erabiltzen dute dagoeneko LABORAL Kutxa Pay aplikazioa

LABORAL Kutxa Pay hain da erabilgarria ezen, hilabete eskasean, 13.000 lagunek eman baitute izena. Bezeroek apparen bidez egindako eragiketetan diru dezente aurreztu ahal izango dute, banku-komisioetan ez ordaintzea ahalbidetu baitie. Abantailak dira guztiak; izan ere, Bizum teknologian oinarritutako sistemak zurea ez den dirua eta zenbatekoan ados ez zaudena itzultzeko aukera ematen du, eta ziurra da erabat, banku-sistema osoaren babesari esker.

Gauza bakarra falta zuen: oparia. Eta, orain, hori ere badauka!

Ez egon zain. Hasi erabiltzen eta gomendatu.


Zein da zure erreakzioa?