Hautatu zure negoziora gehien egokitzen den e-commerce plataforma
2016-01-26
Hautatu zure negoziora gehien egokitzen den e-commerce plataforma
Merkataritza elektronikoa Espainian nabarmen hazi da. Munduan Internet bidez erosketa gehien egiten duen laugarren herrialdea gara. 2015. urtean, pertsona bakoitzak 661,62 euro gastatzea espero da; beraz, espainiarrek 10,81 bilioi euro gastatuko dituzte on line zerbitzuak edo produktuak erosteko. 2016. urteari begira, berriz, 12,81 bilioi eurora iristea espero da, REtailMeNot konpainiak egindako txostenaren arabera.
Datu horiek ikusita, e-commerce etorkizuneko giltzarrietariko bat da ekonomia-mailan. Hortaz, zure enpresak Internet bidez saltzeko bide bat abian jarri nahi badu, hona hemen gehien baloratutako e-commerce plataformak, Gartner txostenaren arabera:
Demandware
Mundu-mailan kontsumitzaileei saltzeko enpresa handiek gehien gomendaturiko enpresa bat da. Plataformak hainbat mikrosite ditu bere barruan, eta web gune berriak kokapen anitzetan azkar irekitzeko aukera ematen du, softwarearen eguneratzeak egin eta jaitsi ahal izatearekin batera, negozioan inpaktu txikiena gauzatuaz.
Eragozpen bat da denden site-ak ez direla automatikoki itzultzen eragiten duen herrialdeko hizkuntzetara; dena den, hizkuntzak, moneta ezberdinak eta markak kudea daitezke plataformatik bertatik.
Digital River
Plataforma honetako bezeroaren profila bat dator aurrekoarekin, honek bezero digital gehiago izan arren harpidetza bidez. Aukera ona da harpidetza digitalen kudeaketa eskatzen dutenentzat. Hala ere, Digital River plataformak zerbitzuak areagotu ditu ondasun fisikoen salmenta sartze aldera markako fabrikatzaileentzat. Gainera, digitalak ez diren produktuak eta zerbitzuak hartzeko gaitasun handiko plataforma eskaintzen du, kokapenerako laguntza handiarekin. Ordainketak egiteko 200 bitarteko baino gehiago ditu, eta 175 moneta ezberdinetan egin daitezke.
eBay Merkataritza Plataforma Enpresa
Plataforma hau oso gustukoa dute kontsumitzaileei saltzen dieten enpresek. ebay Merkataritza Plataforma Enpresak (ECP) SaaS baliabidea eskaintzen du B2C funtzionaltasun-maila garrantzitsuarekin, kanal anitzekoa txikizkako eta markako fabrikatzaileentzat, enpresa-erabiltzaileentzat merchandising handiagoa eta pertsonalizatzeko gaitasunak barne. ECP erabil daiteke enpresentzako eBay beste baliabide modularrekin; esate baterako, marketing digitalaren baliabideak edo karga-baliabideak.
PAEko bezero gehienak B2C txikizkakoak dira, eta, ECPk B2B negozio-ereduetarako funtzionaltasuna badu ere, funtzionaltasuna mugatua da.
IBM WebSphere Commerce V7
Beste enpresa handiei edo eteei saltzen dieten enpresek gehien baloratutako plataforma da. Lainoan eta instalazioetan erabil daiteke, B2C eta B2Brentzat. Plataforma honetan edukiak, kanpainak eta bestelako funtzioak kudea daitezke, erreminta-multzo bakarra erabiliaz kanalen bitartez. Gainera, IBM Commerce plataformak tresna-paketea eskaintzen du salmenta digitaleko eta kanalen bidezko nazioarteko eragiketak eraiki eta areagotu nahi dituzten erakundeentzat. "Site" edukiera handia duenez, datuak eta aktiboak berrerabiltzea eta zabaltzea bultzatzen du marka, herrialde eta domeinu-izen ezberdinekin elkarturiko denda ugariren bitartez.
Zein da zure erreakzioa?