Hemen da berriz ere Hasi Gazte Gizarte Ekonomia Gazte Saria! Aurkez ezazu zure proiektua

Hemen da berriz ere Hasi Gazte Gizarte Ekonomia Gazte Saria! Aurkez ezazu zure proiektua

1 min.

Hemen da berriz ere Hasi Gazte Gizarte Ekonomia Gazte Saria! Aurkez ezazu zure proiektua

Gaztea bazara eta proiektu bat abian jarri nahi baduzu, gaurtik hasi eta irailaren 30ra bitarte zure hautagaitza aurkez dezakezu NKGIren web orrialdean, besteak beste, LABORAL Kutxak babesten dituen 2019ko Ekonomia Sozialeko Hasi Gazte sariak eskuratzeko aukera izateko.

Ekimenaren helburua da ekonomia sozialaren errealitatea hurbiltzea gizarte osoari, eta, batez ere, etorkizuneko ekintzaile gazteen artean sustatzea. Era horretan, 3.000 euroko (eskudirutan) bi sari sortu dira proiektuaren irabazlearentzat.

Hona hemen zer den sari bakoitza:

  1. HASI GAZTE Ekonomia Sozialeko Gazte Ekimen Onena. Proiektu bat garatzen ari diren 31 urtetik beherako pertsonentzat; proiektuak Ekonomia Sozialeko balioetara egokitu behar du.
Oinarriak begiratu eta parte hartu.
  1. HASI GAZTE Ekonomia Sozialeko Gazte Enpresa Finkatu Onena. Jada eratuta dauden eta honako irizpideak betetzen dituzten enpresentzat:
  • Gutxienez urte bateko eta gehienez bost urteko antzinatasuna izatea, Ekonomia Sozialeko enpresa bezala eratu zenetik.
  • Gutxienez langile bazkide batek 36 urtetik behera izatea enpresa eratzeko unean eta egun ere langile bazkide bezala jarraitzea.
Oinarriak begiratu eta parte hartu.

 

Sariak kezka ekintzaileak dituzten gazteentzat dira. Horrelako aukera ez da egunero izaten!

Aurkez ezazu zure proiektua.


Zein da zure erreakzioa?