Ikasi Instagram erabiltzen zure enpresa sustatzeko
2018-11-22
Ikasi Instagram erabiltzen zure enpresa sustatzeko
Gaur egun, Instagram bere 800 milioi erabiltzailerekin munduan eragin handiena duen sareetariko bat izatera iritsi da. Kylie Jenner-ek, Kardashian klaneko txikienak, ezpainetako margoaren marka sustatzeko erabiltzen du, eta uztailean Forbes aldizkariko azalean agertu da, 21 urterekin bere kasa izugarri aberatsa izatear baitago; hots, horretara iritsi den historiako gazteena litzateke.
Horrek erakusten du 2012. urtean Facebookek 1.000 milioi dolarren truke erositako sare sozialak zenbaterainoko indarra duen. Beraz, Instagramen eragina aprobetxatu nahi baduzu, hona hemen erabili ahal izateko oinarrizko zenbait aholku.
Zure enpresan Instagram erabiltzeko oinarrizko 3 gomendio 1-Ezarri helburu bat eta estrategia diseinatu:
Instagramen kontu bat ireki baino lehen, pentsatu zer helburu lortu nahi duzun (bezero gehiago lortzea, marka agertzea,…), eta ezarri marketing digitaleko estrategia.
2-Egin kalitatezko argitalpenak:
Argitaratu kalitatezko irudiak eta saiatu orijinala izaten eta interesa sortzen. Instagrameko erabiltzaile batentzat produktuaren publizitate zuzena eta etengabea egiten duen marka baino gauza okerragorik ez dago. Gehitu “hashtag-ak” (etiketak) zure argitalpenei, zure produktuarekin edo zerbitzuarekin loturiko gaiak bilatzen dituzten pertsonak aurkitu dezaten. Esate baterako, autoen renting zerbitzua baldin badugu, gure argitalpenean honelakoak idatziko ditugu: #autoak #renting #erosketadekontuak #rentingenpresak #dedukzioak.
3-Adi egon Instagrameko berriekin
Sare soziala, duen arrakasta handia medio, etengabe berrituz doa. Gaur egun, 10.000 jarraitzaile baino gehiago badituzu, argitaratzen dituzun “stories” delakoak (argitaratu eta handik 24 ordura desagertzen diren bideo txikiak) web helbide batera lotzeko aukera ematen dizu, eta, era horretan, zure web gunerako trafikoa areagotu dezakezu.
“Influencerrak” aukera bikaina izan daitezke zure marka sustatzeko
Zure kontu propioa irekin nahi ez baduzu, Instagramen “influencers” bezala ezagutzen direnetara jo dezakezu, haien kontuan argitaratzen dutena joera bihurtzea lortzen baitute. Batzuek jatetxeak, hotelak, autoak, arropa, osagaiak, dekorazioa,… argitaratzen dituzte.
Produktuaren edo zerbitzuaren inguruko kalitate handiko argazkiak argitaratzen dituzte, eta jendearen gustuko iruzkinak gehitu ohi dituzte. Milaka “atsegin dut” lortzen dituzte edota baita produktua edo zerbitzua agortzea ere; ondorioz, ROI (Inbertsioaren Itzulera) oso ona izan ohi da.
Influencer bakoitzak bere tarifak ditu sortzen duen ROIaren, argitaratzen duen produktuaren, eragin-eremuaren edo bestelako faktoreen arabera. Hori bai, ziurtatu profesional ona dela, jarraitzaile asko izateak ez baitu esan nahi joera sortzeko gai denik; badira jarraitzaileei erosten dieten pertsonak ere.
Eta gogoratu LABORAL Kutxan doako informazio-zerbitzua ez ezik, prestakuntza ere badugula zure enpresa modu arrakastatsuan sustatzeko.
Zein da zure erreakzioa?