“Inertziei aurre eginez” Elkarrizketak zikloan

“Inertziei aurre eginez” Elkarrizketak zikloan

1 min.

“Inertziei aurre eginez” Elkarrizketak zikloan

Maiatzaren 22an, asteazkena, Etikari, Humanismoari eta Zientziari Buruzko Elkarrizketak zikloaren VI. edizioa hasiko da Donostian, Laboral Kutxak, Donostiako Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ohi bezala, hitzordua 19:30etan izango da, Londres Hotelean.

Inertziei aurre eginez. Gainditzea da garaipena” hitzaldian, bi hizlarik bizitzan zehar izan dituzten bizipenak, helburuak eta aurre egin behar izan dieten erronkak kontatuko dizkigute: Londreseko Joko Olinpikoetan (2012) borroka libreko domina eskuratu zuen Maider Undak, eta Pablo Pinedak, Down Sindromea izanik Europan unibertsitate-titulua eskuratu duen lehen pertsonak, eta “Yo También” filmean (2009) egindako lanagatik Zinemaldian aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra ere eskuratu zuenak.

Izen-emateak

Elkarrizketak ziklorako sarrera doan da eta mundu guztiak du eztabaidetan parte hartzeko aukera. Halere, toki arazoa dela eta, ezinbestekoa da aurretiaz joateko asmoa baieztatzea. Horretarako, antolakuntzarekin jarri behar da harremanetan, 943007359 telefono-zenbakira deituz (08:00etatik 14:00etara) edota e-mailez bestela: elkarrizketak@komunikazioa.org.


Zein da zure erreakzioa?