
Inkesta: zein itxaropen dituzte euskal enpresek 2015. urterako?
2015-01-26
Inkesta: zein itxaropen dituzte euskal enpresek 2015. urterako?
2015. urtea nahiko urte pozgarria izango da ikuspegi ekonomikotik, aurrekoekin alderatuta batez ere. Izan ere, aurreko urteetan ezohiko egoera txarra bizi dugu, atzerapen ekonomikoa eta langabezia-tasa altua direla eta. Azken finean, berreskuratze-fase irrikagarriaren hasieran gaudela dirudi, oraindik ere krisiari aurre egiteko oztopo dezente izan arren.
Enpresak dira, hain zuzen, ekonomiaren egoera neurtzeko termometro gisa erabil daitekeen agente ekonomikoetako bat. Duela bi hiruhilekotik inkesta bat egiten diegu Euskadiko Autonomia Erkidegoko enpresei. Azaroaren erdialdera aldera egindako azken inkestan, enpresek 2015. urteko lehen hiruhilekorako beren itxaropenen inguruan erantzun ziguten. Jarraian, lortutako emaitzen laburpen bat aurkezten dizuegu.
Hurrengo taulan, indizea osatzen duten adierazle partzialen balioak agertzen dira. Horiek oso erraz interpreta daitezke: 50etik gorako balioek aurreko hiruhilekoko portaera baino portaera hobea adierazten dute, eta 50etik beherakoek, aldiz, alderantzizkoa.
Osagaiak | 2015eko 1. hiruhilekoa |
Fakturazioa | 61,3 |
Jarduera | 55 |
Eskaerak | 58,1 |
Prezioak | 43,9 |
Errentagarritasuna | 44 |
Langileak | 51,9 |
Inbertsioa | 49,1 |
Guztira | 53,4 |
Hurrengo taulan, inguruko beste herrialde batzuetako emaitzekin aldera ditzakegu gure emaitzak:
Herrialdea | Indizea |
Irlanda | 56,9 |
Espainia | 53,8 |
Herbehereak | 53,5 |
Alemania | 51,2 |
Grezia | 49,4 |
Austria | 49,2 |
Italia | 48,4 |
Frantzia | 47,5 |
Nolanahi ere, eta azken bi hiruhilekoetako inkestan lortutako emaitzak kontuan hartuta, Euskadin itxaropenek okerrera egin dutela esan behar dugu, 2014. urte amaierako hiruhilekoan indizearen balioa 58,2 baitzen. Izan ere, eta hasieran genion bezala, berreskuratze-fasearen hastapenetan gaude oraindik ere, eta aldakortasun horrekin bizitzen ikasi beharko dugu.
Zein da zure erreakzioa?