Instagramera heldu gara honako lehiaketa honekin: zeri ekingo diozu aurten?

Instagramera heldu gara honako lehiaketa honekin: zeri ekingo diozu aurten?

2 min.

Instagramera heldu gara honako lehiaketa honekin: zeri ekingo diozu aurten?

Azkarren hazten ari den sare soziala da. Estatu Batuetan, Twitterrek baino jarraitzaile gehiago ditu; eta, horrela jarraituz gero, hemen ere izango ditu.Geure orrialdea sortzea eta Instagram erabiltzen #hastea 2016rako ezarria genuen helburuetako bat zen. Eta poz-pozik esan dezakegu lortu egin dugula. Zure laguntzari esker, uste osoa dugu erabiltzaile-komunitate sendoa izatera iritsiko garela. Instagram dagoeneko erabiltzen baduzu, jarrai iezaguzu eta parte hartu proposatuko dizkizugun lehiaketetako batean. Erabiltzen ez baduzu, berriz, hauxe izan daiteke zure aukera material grafikoa, argazkiak eta bideo laburrak partekatzeko sare sozial hau ezagutzeko. Oso erraza da erabiltzen, tutoretza honetan ikus dezakezunez.Sarerik birtualenean dugun presentziaGure Instagrameko orrialdea finantza-erakunde gisa betetzen dugun jarduerari lotutako irudiak, kartelak eta argazkiak begiratzeko gunea izatea nahi dugu: LABORAL Kutxaren egutegietako irudi zaharrak eta berriak (lehenengoa ikus dezakezu), gure bulegoen eta ingurumarien argazki zaharrak, gure historia kooperatiboaren oroitzapenak eta mugarriak eta era guztietako informazio grafikoa, kultura oro har eta euskara bereziki babestu, hedatu eta bultzatzeko bete dugun jarduerari buruz. Horixe egiten dugu dagoeneko Pinterest-en, non gure infografia guztiak aurki ditzakezun, baita Flickr-en ere, non ikusgai jartzen dugun gure publizitate-kanpainetako eta babesle edo antolatzaile gisa parte hartzen dugun ekitaldietako informazio grafikoa.Instagramen ere presentzia propioa eta interesgarria izaten saiatuko gara. Baina hori sare sozial horretan izango dugun presentziaren hasiera besterik ez da izango. Bertan, batez ere, zuk parte hartzea nahi dugu. Zure argazkiek sare hori handi egitea nahi dugu; horretarako, Igerrak-ekin elkarlanean 2016rako antolatu ditugun 12 lehiaketetan parte hartzeko aukera emango dizugu.Nola? Ez duzula Igerrak ezagutzen? Bada, oraintxe bertan ezagutzera gonbidatzen zaitugu; izan ere, euskararen inguruan bildutako “instagramer” horiek bi urte baino gehiago daramatzate lehiaketak antolatzen eta beren 2.300etik gora jarraitzaileren sormena sustatzen.  Eta hazten jarraitzen dute.Lehiaketa bat hilean: bidali proposatzen dizugun gaiari buruzko zure argazkiak eta irabazi 100 euroIgerrak komunitateak lagunduko digu 2016rako prestatu ditugun 12 lehiaketak antolatzen, lehiaketa bat hilero, guztiak ere dinamika berberarekin: gai bat proposatuko dizugu geure orrialdean, eta zuk zeure argazkiak bidaliz parte hartu ahal izango duzu. Ondoren, guk irabazlea aukeratuko dugu, eta 100 euroko opari-txartela jasoko du Gift4you-n erabiltzeko.Lehen lehiaketa abian daGuztiok oso hurbil dugun zerbaitekin #hasi gara:  gure herri eta hirietako argazkiak. Horregatik, aukeratu dugun hashtaga #igerrak_bazterrak da. Bizi zaren lekuko zer bazter duzu gogokoen? Atera iezaiozu argazki bat mugikorrarekin eta parteka ezazu. 100 euroko opari-txartela irabazi ahal izango duzu.Animatu! Jarrai iezaguzu Instagramen, argitara itzazu zeure argazkiak eta irabazi LABORAL Kutxarekin.


Zein da zure erreakzioa?