
iPad bat irabazi nahi duzu? Euskadiko Kutxa GOk du giltza
2010-08-31
iPad bat irabazi nahi duzu? Euskadiko Kutxa GOk du giltza
“Zure etorkizuneko giltza” argazki-lehiaketako atea irekiko dizu Euskadiko Kutxak. Novia Salcedo Fundazioarekin batera antolatu du.
Euskadiko Kutxako GOren bezeroa (1980ko urtarrilaren 1az geroztik jaiotako gazteak) bazara eta gure Facebook orriko jarraitzailea bazara, iPad bat, iPod Touch edo iPod Nano bat irabaz dezakezu.
Imajinazio apur bat jarri eta bidal iezaguzu zure ametsen, ilusioen, sentipenen… ateak zabaltzen dituen giltzaren -benetako giltzaren edo giltza metaforikoaren- argazki bat concursofotosgo@cajalaboral.es helbidera, irailaren 30a baino lehen.
Lehiakide bakoitzak argazki bat baino ezin du bidali, originala eta esklusiboa izan behar du eta ez da 2 Megatik pasatu behar. Posta-mezuak, parte-hartzailearen datuez gain (izen-abizenak eta NAN), izenburua edo argazki oina izan behar du.
Epai-mahaian hauek egongo dira: Euskadiko Kutxako kide bat, Novia Salcedo Fundazioko kide bat eta EHUko Arte Ederretako irakasle bat. Hiru argazkirik onenak aukeratzeko, argazkiaren originaltasuna eta hunkitzeko gaitasuna baloratuko dute, baita izenburuarekin edo argazki-oinarekin bat datorren ere.
- Lehen saria: 16 Gb-ko iPad bat
- Bigarren saria: 8 Gb-ko iPod Touch bat
- Hirugarren saria: 8 Gb-ko iPod Nano bat
Gehiago jakiteko, kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak.
Zein da zure erreakzioa?