Irabazi Gasteizko Maratoi Erdirako zozkatzen ditugun 4 dortsaletako bat

Irabazi Gasteizko Maratoi Erdirako zozkatzen ditugun 4 dortsaletako bat

1 min.

Irabazi Gasteizko Maratoi Erdirako zozkatzen ditugun 4 dortsaletako bat

Promozioa amaitu da.
Hauek izan dira irabazleak:
  • Inigo Fdz de Nograro
  • Juantxu AO
  • José Mari Rojas Pérez
  • Rocío Bayona Lacalle

Aho-zapore onarekin amaitu nahi duzu urtea? Beste lasterketa bat gehitu nahi diozu 2018ko egutegiari? Bada, zorionekoa zara, ez baitzaizkizu aukera guztiak agortu. Inskripzio ofizialak itxita egon arren, LABORAL Kutxan 4 dortsal zozkatzen ditugu Gasteizko Maratoi Erdia egiteko. Datorren abenduaren 16an, lasterketak 41. edizioa beteko du. Utzi zure datuak inprimakian eta, irabazleetako bat bazara, zurekin harremanetan jarriko gara dortsalak jaso ditzazun.

Gogoratu: inskripzio ofizialak itxita daude

4 hamarkadatik gorako historia duela, gure inguruko lasterketarik beteranoenetako bat da Gasteizko Maratoi Erdia –Twitterren edo Facebooken jarrai dezakezu–. LABORAL Kutxak aspalditik babestu du lasterketa, kirolarekin dugun konpromisoaren barruan. Arabako hiriburuan Tradizio handia duen lasterketa da, eta, urterik urte, gero eta famatuagoa da, iazko argazkiek erakusten duten bezala. Horrexegatik, inskripzio ofizialak amaitu egin dira. Beraz, Maratoi Erdia egin nahi baduzu, hauxe da zure azken aukera.

Hori bai, denbora gutxi duzu. Egun batzuk barru itxiko dugu izena emateko epea, eta azaroaren 27an, asteartea, lau dortsaletako bat irabazi dutenei horren berri emango diegu, beren zenbakiak jaso ditzaten eta, jakina, lasterketara sasoian etor daitezen.

Zer diozu? Egin nahi duzu aurtengo Maratoi Erdia? Bada, hartu parte zozketan eta zorte on!


Zein da zure erreakzioa?