Irabazi iPad 2 bat CLNetekin Interneten Nazioarteko Egunean

Irabazi iPad 2 bat CLNetekin Interneten Nazioarteko Egunean

1 min.

Irabazi iPad 2 bat CLNetekin Interneten Nazioarteko Egunean

Asteartean, maiatzak 17, Interneten Nazioarteko Eguna izango da, eta Euskadiko Kutxan zurekin ospatu nahi dugu. Horregatik, 32 Gb-ko bost iPad 2 zozketatuko ditugu maiatzaren 16tik ekainaren 5era bitartean CLNETen sartzen diren bezero partikularren artean. Zozketan parte hartzeko, gure banku elektronikoaren bertsio berriari buruzko galdesorta bete besterik ez duzue egin behar.

Bide elektronikoak erabiliz galdesorta betetzen duen bezero bakoitzari partaidetza bat egokituko zaio. Horrez gain, galdesorta betetakoan CLNet Mugikorrera sartzen direnek beste hiru partaidetza lortuko dituzte. Hau da, bezero bakoitzak lau partaidetzaraino lor ditzake, ekainaren 8an notario aurrean izango den zozketarako.

32 Gb-ko iPad 2 bat irabazi nahi duzu? Erantzuna baiezkoa bada, badakizu zer egin. Gure webgunean zozketaren baldintza guztiak zehaztuta aurkituko dituzu.

Oraindik ez duzu CLNet erabiltzen?

Oraindik CLNet erabiltzen ez baduzu, Euskadiko Kutxaren ohiko sukurtsalean alta emateko ordua da. Interneten Eguneko zozketan parte hartzeaz gain, Euskadiko Kutxaren urrutiko bankaren abantailak ezagutuko dituzu horrela. Banku-eragiketak azkar eta seguru egin ahal izango dituzu, edonon zaudela eta ordutegien mende egon gabe: mugimenduak kontsultatu, transferentziak egin, mugikorra kargatu, baloreekin eragiketak egin...


Zein da zure erreakzioa?