Irailean itzuliko gara!

Irailean itzuliko gara!

1 min.

Irailean itzuliko gara!

Urtero legez, abuztua iristean atsedenaldi labur bat hartuko dugu. Indarberritzeko, ikasturtean zehar egin duguna aztertzeko eta irailean gai berriekin itzultzeko, lehiaketa gehiagorekin, zozketa hobeekin eta LABORAL Kutxaren inguruko berri guztiekin.

Bien bitartean, jakina, gure sare sozialen bidez jarraituko dugu informazioa eskaintzen, Twitter, Facebook eta Instagram bidez. Azken horretan etengabe hazten joan gara eta hilabete honetan ere argazki-lehiaketa berria proposatuko diegu gure jarraitzaileei. Parte hartzera animatzen zaituztegu.

Abuztua primeran igaro dezazuela opa dizuegu eta blog hau eta gure sare sozialak erabiltzera gonbidatzen zaituztegu, azken hilabeteetako edukiei buruzko iritzia emateko eta, noski, nahi dituzuen iradokizunak egiteko. Azken finean, baliagarriak izatea da gure xedea, gure bezeroek LABORAL Kutxan duten konfiantzaren merezidun izatea.

Irailera arte!


Zein da zure erreakzioa?