James Newton Howard-ek kontzertua emango du Bilbon eta 2 sarrera zozketatzen ditugu, bere soinu banda gogoangarriak entzuteko

James Newton Howard-ek kontzertua emango du Bilbon eta 2 sarrera zozketatzen ditugu, bere soinu banda gogoangarriak entzuteko

2 min.

James Newton Howard-ek kontzertua emango du Bilbon eta 2 sarrera zozketatzen ditugu, bere soinu banda gogoangarriak entzuteko

Hauek dira irabazleak!:
  • Rubén Aparicio Martinez
  • Izaskun Candales Olarreaga

Musikaria, konpositorea eta ekoizlea da eta, tarte batez, Crosby, Still, Nash & Young taldearekin jo zuen. Baina munduan ezaguna egin bada azken hiru hamarkadetan zinemarako sortu dituen soinu banda ezagunengatik izan da.

Ezin denak aipatu baina hortxe daude Pretty Woman, Batman: The Dark Knight edo Gose jokoak filmetarako egindakoak adibidez. Oraingoz saria lortu ez badu ere, 8 aldiz jaso du Oscarretarako izendapena. 1991an lehen aldiz, The Prince of Tides filmarekin eta 2008an azkenekoz, Defiance pelikularako egindako lanarekin. James Newton Howard musikariari buruz ari gara, jakina. Abenduaren 7an kontzertua eskainiko du Bilboko Euskalduna Jauregian eta bi sarrera zozketatzen ditugu emanaldi gogoangarri honetarako. Artistak berak hala agindu digu!

James Newton Howard-en emanaldia Bilbao Puerto del Arte kontzertu handien zikloaren baitan eskainiko da, LABORAL Kutxaren babesarekin. Antolatzaileek luxuzko programa prestatu dute ikasturte osorako. Ezagutu nahi baduzu jarraitu zikloaren gizarte sareak (Twitter, Facebook eta Instagram) eta edozein nobedaderen berri izango duzu, baita James Newton Howard-en kontzertuaren inguruko guztiak ere, jakina. Bere zuzendari artistikoa, Cesar Alvarez, konbentzituta dago oso emanaldi ona izango dela.

Animatzen zara 2 sarrera bikoitzen zozketan parte hartzera eta Euskadiko Orkestra sinfonikoarekin batera musikagile handi honek emango duen kontzertura etortzera? Ba, sartu zure datuak inprimakian eta irabazi doan etortzeko aukera. Parte hartu! Eta ez ahaztu blog honetan zein gure gizarte sareetan izan dezakezula LABORAL Kutxak kultur eta gizarte arloko ekimenak sustatzeko egiten duenaren berri.


Zein da zure erreakzioa?