Jarraitu untxi zuriari

Jarraitu untxi zuriari

2 min.

Jarraitu untxi zuriari

Alizia herrialde miresgarrian sartu zen moduan, hots, untxi zuriari jarraituz, ETEek lehiatzeko gida bat behar dute, jarraitzeko gidari bat, harengandik ikasteko norbait. Horri buruzkoa da ETEen lehiakortasunaren behatokia 2020.

Lehiaz hitz egiten denean, burura datorkigun lehenengo gauza prezioen beherapena, marjina txikiagoa, eskaeren galera eta abar dira; kasik dena ebokazio negatiboak dira. Baina herrialde miresgarria aipatzen dudanez eta Bihotz Erregina egon arren, ETEen lehiakortasunaren Behatokia 2020 aurkezteko 3 albiste on konpartitu nahi ditut; honatx:

  1. Amaitu da krisia. Datu eta grafiko ekonomiko ugarirekin justifika dezakegu; izan ere, guztiek malda positiboak adierazten dituzte. Horra horietako pare bat estra:
  • Laboral Kutxa-ren industria-konfiantzaren indizea EAEko enpresentzako: enpresen %45,8ak ingurune ekonomikoa hobetu egingo dela uste dute; hori hiruhileko bakoitzean gora doan balioa da.
  • Kreditu berria ETEei: 2013. urte hasieratik %30a baino gehiago igo da eta hilabetetik hilabetera etengabe gehituz doa.
  1. Inork ez du ezer oparitzen: definizio gisa ez du albiste onaren itxurarik, baina bada. Hiltzen ez zaituenak sendotu egiten zaituela esan nahi du. Lehiakortasunaz hitz egiten badugu, lehiaz ere hitz egin behar da. Lehiarik ez duen enpresa hilda dago eta berak ez daki.
  2. Euskadin gauzak behar bezala egiten badakigu: euskal industria-tradizioak mendeak ditu. Frogaturik dago enpresek, enpresaburuek eta langileek gauzak egiten badakitela eta, baita, haien profesionaltasuna ere.

Baina ez gaitezela gehiegi erlaxatu, kasik batere inbertitu gabe 7 urte igaro ondoren, enpresak galdutako eremua berreskuratu beharra du. Horregatik, hain zuzen, bultzatu dugu ETEen lehiakortasunaren behatokia 2020, horren bitartez lehiakortasun-errezetak bilatzeko, errealak eta euskal enpresatan ezarri daitezkeenak.

Azken 2 gogoeta:

  • Garrantzitsua da: inbertsiorik gabe hilda zaude.
  • Egiteko unea da: zure lehiakideak ari dira egiten, oraintxe bertan, munduko edozein lekutan; partida hau maila orokorrean jokatzen da.

Aliziaren untxi zuriaren bila gabiltza herrialde miresgarrian, baina gogoan izan berandu zihoala zioela. Hori ezin dugu onartu, lehiatzeko ordua da, inbertitzeko ordua, hemen, orain.

Zeren zain zaude? Begira iezaiozu erlojuari, ez berandu iritsi.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Kreditu lerroak