Joan nahi duzu doan Shakiraren Barakaldoko kontzertura? Gazte txartelarekin, zuretzako eta lagunentzako sarrera bat irabaz dezakezu

Joan nahi duzu doan Shakiraren Barakaldoko kontzertura? Gazte txartelarekin, zuretzako eta lagunentzako sarrera bat irabaz dezakezu

2 min.

Joan nahi duzu doan Shakiraren Barakaldoko kontzertura? Gazte txartelarekin, zuretzako eta lagunentzako sarrera bat irabaz dezakezu

Gazte-txartelak lau lagunentzako 3 sarrera zozketatuko ditu, zuk aukeratutako lagunek eta zuk zeuk Shakiraren kontzertuaz goza dezazuen. Kontzertua azaroaren 23an izango da, Barakaldoko Bizkaia Arenan.

Nola parte hartu zozketan

Gazte-txartelaren jabe bazara, parte hartzeko formularioa zure datuekin osatu (NANa, jaiotze-data eta “erantzuna/aukera/besterik atalean, idatzi “Shakira”) eta zorte pixka bat besterik ez duzu behar. Azaroaren 14ra arte parte hartzeko garaiz zaude.

Azaroaren 16an, zozketaren hiru irabazleen izenak argitaratuko dira Gazteaukeraren Facebookeko orrian eta www.gazteaukera.euskadi.net helbideko albiste-atalean.

Saritua  bazara, azaroaren 18ra arteko epea izango duzu kontzertura zurekin joango diren hiru lagunen izenak Gazteaukerari emateko. Behin haiek ere Gazte-txartelaren jabe direla egiaztatuta, sarrerak etxera bidaliko dizkizute.

Nola lortu gazte-txartela

Zozketa horretan parte hartzeko, zuk eta zeure lagunek Gazte-txartelaren jabe izan behar duzue. Oraindik ez badaukazu eta 30 urte baino gutxiago badituzu, Euskadiko Gazteen Atarira jo,  eskaera-orria zure datu pertsonalekin bete eta banku-likidazioaren agiria inprimatu behar duzu.

Ondoren, agiri hori zuk aukeratutako entitatera eraman behar duzu, esaterako Euskadiko Kutxaren sukurtsalik hurbilenera, eta horrek bidaliko dizu txartela etxera.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzako tasetan 5 euro ordaindu eta adinari eta bizilekuari buruzko baldintzak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu, NANa edo pasaportea erakutsita, eta egun gutxitan jasoko duzu txartela, horretaz gozatzen hasteko. Lortuko dituzu deskontuak, lehiaketak, zozketak…. eta mundu zabalerako bidaia-asegurua!


Zein da zure erreakzioa?