
Joxerramón Bengoetxeak irabazi du XV. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria
2010-06-09
Joxerramón Bengoetxeak irabazi du XV. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria
Joxerramón Bengoetxea Caballero izan da XV. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Sariaren irabazlea. Sariak Euskal Herriaren kultura-garapenean eraginkorki parte hartu duten pertsonak saritzen ditu; Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorretan curriculumik onenak dituzten jarduneko pertsona ospetsuak, hain zuzen.
Epaimahaiak Joxerramón Bengoetxearen ibilbide aberatsa ikerkuntzan eta heziketan -batez ere Euskal Herriko Unibertsitatean egina- eta bere curriculum bikaina nabarmendu ditu, bai akademiko eta bai ikerlari gisa europar eta nazioarteko gaietan eta zuzenbidearen filosofian eta teorian egindako lanagatik.
Gaztetako jarduera eta euskal kulturarekin zein euskal erakundeekin izandako konpromisoa nabarmendu nahi izan du epaimahaiak. Joxerramón Bengoetxearen ibilbidean garrantzi handia izan du europar erakundeetan egindako lanak eta, horren ondorioz, europar gaiak euskal gizartera hurbiltzeko egin duen ahalegina ere baloratu dute.
Egun, Bengoetxea Zuzenbidearen teoria, Soziologia eta Zuzenbidearen Filosofia irakaslea da EHUn. EHUko Soziologia Juridikoko Doktoretza programako koordinatzailea eta irakaslea ere bada eta baita Europar Zuzenbide eta Integrazio Europar irakaslea ere.
Epaimahaikideak
- José María Muñoa Ganuza. Eusko Ikaskuntzako lehendakaria
- Juan Manuel Sinde Oiharzabal. Euskadiko Kutxako lehendakaria
- Jon Irazusta Astiazaran. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara eta Eleaniztasun errektore-ordea
- Roberto San Salvador del Valle Doistua. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio, Ikasleen eta Hezkuntza Politikako errektore-ordea (Unibertsitateko errektorearen izenean)
- Gabriel Insausti Herrero-Velarde. Nafarroako Unibertsitateko Linguistika eta Hizkuntza Departamentua (Unibertsitateko errektorearen izenean)
- Jesús María Pintor Borobia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa errektore-ordea (Unibertsitateko errektorearen izenean)
- Joxe Mari Aizeaga Zubillaga. Mondragon Unibertsitateko errektore-ordea (Unibertsitateko errektorearen izenean)
- Juan José Álvarez Rubio. UNED Gipuzkoa Bergarako Ikastetxe Elkartuko Zuzendaria (UNEDeko errektorearen izenean)
Zein da zure erreakzioa?