Komeni al zait bidaia-aseguru bat?

Komeni al zait bidaia-aseguru bat?

4 min.

Komeni al zait bidaia-aseguru bat?

Datozen oporrak al dituzu buruan jadanik? Gabonetan, udan... direnean direla ere, ziur gaude, noizbehinka, ezagutu nahiko zenukeen helmuga turistikoarekin pentsatzen duzula. Gauzak garaiz antolatzea da gakoa.

Edo baliteke jadanik bidaiaren bat kontratatua izatea, edota hartarako dirua aurrezten ibiltzea. Hala bada, une bat eskatzen dizugu zure maletan gauza bat gehiago sartzea pentsa dezazun, pasaporteaz, arropez eta nezeserraz gain. Bidaia-asegurua. LABORAL Kutxaren VISA Oro edo Gold txartela baldin badaukazu, kontratatua duzu. Bestela, jarraitu irakurtzen.

Zer hartzen du barne bidaia-aseguru batek?

Oro har, eta hori da duten interes nagusia, bidaia-aseguruek gaixotasun arruntek edo etxetik kanpora izandako istripuek eragindako osasun-gastuak estaltzen dituzte.

Gainera, heriotza baten ondorioz sortutako gastuak ere estali ditzakete, adibidez, aseguru-etxearen eta produktuaren arabera. LABORAL Kutxaren bezeroa baldin bazara, eta gure ehorzketa-asegurua kontratatuta baldin baduzu, ez duzu beste ezeren beharrik, garraioa geuk estaltzen baitugu, munduko edozein tokitatik dela ere. Baina ehorzketa-asegururik ez badaukazu, bidaia-aseguruak estaltzen du egoera hori; gaixotasun baten ondorioz zure jatorrizko herrialdera itzultzea eskatzen baduzu ere, aseguruak lagunduko dizu.

Aseguru hauek ez dute osasuna soilik estaltzen. Besteak beste, eta adibide gisa, atzerrian lege-defentsa behar baduzu, hirugarrenen erantzukizun zibilaren kasuetan, lapurtu egin badizute eta dirua behar baduzu, edota ekipajea galdu duzula salatu nahi baduzu, estaldura emango dizute aseguruek.

Komeni al zait kontratatzea?

Lehenik, kontratatuta dituzun finantza-produktuei esker nolabaiteko bidaia-estaldurarik ba ote duzun jakin behar duzu. Kontratatuta dituzun aseguru pertsonalek edo zure txartelen estaldurek ez badute bidaia-laguntzarekin lotutako gertaerarik aurreikusten, zuhurra izatea gomendatzen dizugu. Europako Osasun-Txartela indarrean eraman, baliotasuna duen herrialdetara bidaiatzen baduzu (hemen duzu herrialdeen zerrenda eguneratua); eta urrutirago bazoaz, hausnartu serio bidaia-asegurua kontratatzea. Inork ez du uste asegurua erabiliko duenik, baina, hain zuzen, pentsatu nahi ez ditugun gertaera horiei aurre egiten laguntzen digute; aseguruen gastua txikia da bidaienekin alderatuta, baina opor ahaztezin batzuen eta oroimen txarreko opor batzuen arteko desberdintasuna suposa dezakete.

Gogoratu: hainbat herrialdetan oso garestiak dira osasun-gastuak.

Adibide ohikoena Estatu Batuak da, biztanleentzako doako osasun-sistema unibertsalik ez duen herrialde garatu bakarra baitira, eta ondorioz, medikuntza-gastuak handiak baitira bertan. Mediku-kontsulta batek 100 dolar balio du, batez beste, eta kontsulta espezialista batekin egiten bada, 300 dolar inguru. Gaitza larriagoa bada, gastuak ere igo egiten dira, noski. Estatu Batuetara bidaiatzera doan norbait bidaia-aseguru bat kontratatzeko konbentzitu nahi baduzu, aski duzu honelako web-orriren bat erakustea. Astebeteko bidaia baterako asegurua nahiko merke ateratzen dela kontuan izanda, ez du merezi arriskurik hartzerik. Gauza bera gertatzen da Zeelanda Berria edo Australia bezalako herrialdeetan, osasun-zerbitzu oso garestiak baitituzte.

Eta noan herrialdea merkea baldin bada?

Kasu horretan, aipatu berri ditugun adibideetan baino txikiagoak izango dira osasun-gastuak, noski, baina horrek ez du esan nahi bidaia-asegurua ez ateratzea merezi digunik. Pentsa dezagun, adibidez, Asiako Hego-Ekialdean. Egia da mediku-kontsulta bategatik gutxi ordaindu beharko dugula han; baina, bestalde, mendebaldeko turistek ospitalizazio edo tratamendu luzeak behar dituzten gaixotasunekin kutsatzeko arrisku handiagoa ere badute, eta horiek bidaia-aseguru bat baino askoz garestiago ateratzen dira.

Bidaiatzen duzunean, LABORAL Kutxa zurekin

  •  LABORAL Kutxa txartelek mundu mailako estaldura dute, hau da, ez duzu arazorik izango zoazen tokira zoazela ere; baina, gainera, VISA Oro edo VISA Gold txartel bat baldin baduzu, badaukazu bidaiako laguntza-asegurua, osasun-gastuak, osasun-lekualdaketak, ekipajearen galerak eta kalteak, edota laguntza juridikoa estaliko dizkizuna.
  • Gure ehorzketa asegurua arduratuko da, aseguratutako pertsona hil bada, haren gorpua Espainiako lurraldean aukeratutako hilerri edo errauskailuraino eramateaz, munduko edozein tokitan dagoela ere.
  •  Hal Cash sistemari atxikita gaude, eta haren bidez atzerritik dirua bidal daiteke edozein herrialdetara, baita LABORAL Kutxako txartelik ez duten pertsonei ere. Telefono mugikorra eta Hal Cash zerbitzua ematen duten 15.000 kutxazainetako batera gerturatzea aski da.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Bidaiak