Konpainien finantza-kudeaketa: 2016rako gakoak
2016-02-01
Konpainien finantza-kudeaketa: 2016rako gakoak
Otsailak 18an, LKS, SAGE eta APD-rekin batera, konpainien 2016ko finantza-kudeaketari eta gure negozioak sustatzeko eta hobetzeko gakoei buruzko jardunaldi interesgarri batean hartuko dugu parte.
9:30etatik aurrera, sektoreko hainbat profesionalek enpresentzako euren ideiak, esperientziak eta finantza-soluzioak eta finantza-zerbitzuak hurbilduko dizkigute. Gure aldetik, Oscar Muguerza, LABORAL Kutxa-ko Enpresa-Negozien Garapeneko zuzendari, ekonomialari eta OINARRI-ko Aholkulariak, Euskadiko enpresa-finantzaketaren perspektibak aurkeztuko ditu, zeinak, duela hilabete batzuk aurreratu zen gisan, badirudien “positiboak” izango direla.
Gainera, jardunaldian, elkarrizketa-mahai bat antolatuko da; bertan, finantza-profesionalak egongo dira eta korporazio ezagunen, horien artean, Turboplast, Grupo Maier, Arteche eta Matrici, erronkak eta lorpenak ezagutzera emango dira.
Helburuak:
- Zure negozioa sustatzeko eta hobetzeko gaur egungo finantza-gakoak Baita kapital-kostuaren faktore erabakigarriak ere.
- Aurtengo finantza-erronkei eta epe labur eta ertainera dituzten perspektibei buruzko ezagutza interesgarriak zabaltzea.
- Zu bezalako profesionalen esperientziak, lorpenak eta zuen enpresek finantza-eremuan gainditu beharreko erronkak ezagutzea.
Izen-emateak:
Jardunaldi horretara joatea doakoa izango da APD-ko bazkideentzako eta LKS eta SAGE-ko bezeroentzako; aldez aurretik baieztatu. Plazak mugatuak dira eta erreserba izena ematen den ordena zorrotzean baieztatuko da.
Interesaturik bazaude, APD-ren web orrian eman dezakezu izena eta informazio zabalagoa nahiago izanez gero, berriz, deitu 94 423 22 50 telefonora.
- Eguna: otsailak 18.
- Lekua: Bilbon, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea, 3)
- Akreditazioak: 09:00etan
- Jardunaldia: 09:30etatik 12:50era (jarraian, opari-banaketa. Kafea eta networking-a)
Zein da zure erreakzioa?