Kontsumo-arbitrajea eta kontsumitzaileen informaziorako bulegoak

Kontsumo-arbitrajea eta kontsumitzaileen informaziorako bulegoak

3 min.

Kontsumo-arbitrajea eta kontsumitzaileen informaziorako bulegoak

Enpresa bat kontratatu dugu etxe-aldaketa egiteko. Etxez aldatu eta hiru egunetara kalteak antzeman ditugu altzarietan, eta dagoeneko sinatuta dugu hartze-agiria. Zer egin dezakegu?

Telefono-konpainia batean alta eman dugu baldintza jakin batzuen arabera, eta hilabete batzuk pasa ondoren tarifa aldatu digute sustapen bat medio; azkenean, kalkulatu genuena baino gehiago ari gara ordaintzen. Zer egin dezakegu?

Bigarren eskuko automobila erosi genuen tailer batean. Matxura bera behin baino gehiagotan konpondu behar izan dugu, eta hori ordaintzea nori dagokion adostu ezinda gabiltza saltzailearekin. Zer egin dezakegu?

Ezinezkoa badirudi ere, hiru egoeretarako baliagarria den erantzun bat badago: jo ezazu Kontsumitzaileen Informaziorako Bulego batera. 5.000 biztanletik gorako ia herri guztietan dago horrelako bulegoren bat. Bertan, herriko enpresa edo establezimenduren baten aurkako erreklamazioa aurkezten lagun diezagukete, edo bulegoaren eskumen eremutik kanpo zer egin dezakegun aholkatu, Kontsumoko Arbitraje Sistemara jotzea, esaterako.

Kontsumoko Arbitraje Sistema: zer den eta noiz jo dezakegun bertara

Kontsumo-arbitrajea auzibidetik kanpoko sistema da, Administrazioak herritarren zerbitzura jarri duena, ondasunak edo zerbitzuak merkaturatzen dituzten enpresariekiko edo profesionalekiko kontsumo-harremanetan izan ditzaketen gatazkak konpontzeko xedearekin. Beraz, ezin dugu bertara jo gatazka partikularren batekin baldin badugu edo beste enpresari batzuekin arazoa duen enpresaria baldin bagara.

Gainera, sistema erabili ahal izateko, beste aldeak ere onetsi beharko du auzia arbitraje independente, konfidentzial eta inpartzialaren esku uztea eta prozesuaren emaitza izango den erabakia onartzea (arbitrajeko laudoa). Erabaki hori loteslea izango da bi aldeentzat eta gauza epaituaren balioa izango du. Kontsumoarekin lotutako edozein auzi dela-eta jo dezakegu arbitrajera, honako egoera hauetan izan ezik:

  • … ordurako behin betiko ebazpen judizial irmoa baldin badago
  • … aldeek ez badute auziaren gaineko xedatze-ahalmenik
  • … legediakFiskaltzak parte hartu behar duela badio
  • … intoxikazioa, lesioa edo heriotza eragin bada eta/edo delitua edo arau-hauste penala gertatu izanaren arrazoizko zantzuak baldin badaude
Nola aurkeztu eskaera eta zer gertatzen den ondoren

Arbitrajea ez da izapide konplikatua, itxuraz horrela badirudi ere (hemen bertan ikus eta behera karga daiteke inprimaki eredua, gaztelaniaz). Norberak eraman dezake eskaera estatuko Arbitraje Batzordera edo gure autonomia erkidegokora (hona EAEkoa eta Nafarroakoa), edo bestela, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteren baten bitartez helaraz dezakegu. Autonomia erkidego guztietan daude mota horretako elkarteak (hemen zerrenda ofiziala).

[caption id="attachment_8166" align="alignright" width="188"]Arbitraje ikurra Arbitraje ikurra[/caption]

Batzordeak erabakitzen badu gure eskaerak onartua izateko legezko betebehar guztiak betetzen dituela, izapideari ekingo dio eta beste alderdia deituko du. Kontsumoko arbitraje-batzordeetara atxikitako enpresen estatuko erroldan baldin badago (kasu horretan honako ikur hau izango du), batzordeko lehendakariak izapideari ekingo dio. Bestela, beste aldeak 15 eguneko epea izango du arbitrajea onartzen duen ala ez adierazteko.

Erantzuten ez badu, bi aldeen onespena beharrezkoa denez, batzordeak ezingo du esku hartu. Alde guztiek onartzen badute, Arbitraje-batzordeak erabakiko du bitartekariaren, arbitro bakarraren edo arbitro-elkargoaren bidez ekiten dion prozedurari, batzordeak berak finkatuta duenaren arabera.

Epeak eta errekurtsoak

Arbitraje-batzordeak sei hilabeteko epea du frogak eta alegazioak aztertu eta laudoa jakitera emateko; dena den, aldeek adostasuneko laudoa erabaki dezakete, ados jarriz gero. Esan dugunez, erabaki administratiboa loteslea da eta ez du alderik, legeari dagokionez, epaileak har dezakeenarekin. Errekurtsoa aurkez daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epean, eta Berrikuspen Errekurtsorako aukera ere badago (epai irmoen kasuan bezala).

Eta Espainiako Estatuko mugaz gaindiko auzien kasuan?

Egoitza Europako beste herrialde batean duen enpresaren bati aurkeztu nahi badiogu auzia, Kontsumitzailearen Europako Zentroak Espainian duen ordezkaritzaren bidez egin dezakegu. Informazioa eta online erreklamatzeko inprimakiak eskaintzen ditu.

Kontsumitzaile gisa dituzun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu:Administrazioa:AECOSAN Kontsumo, Elikadura Segurtasun eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren orrialdera jo dezakezu; besteak beste, kontsumitzailearen eskubideak erabiltzeko moduei edo arlo horretan indarrean den oinarrizko legediari buruzko gida oso interesgarriak aurkituko dituzu bertan (tamalez, gaztelaniaz soilik). Eta noski, zalantzaren bat baldin baduzu jo ezazu lasai dagokizun Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora (KIUB).

Elkarteak: Aipatu dizugu Kontsumitzaileen Eskubideen aldeko Elkarteen zerrenda ofiziala; elkarteotako batzuk estatu mailakoak dira (OCU edota FACUA), baina badira Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ere aritzen direnak.

Komunikabideak: Badira hamarkada batzuk EROSKIk EROSKI Consumer aldizkaria argitaratu eta paperean doan banatzen duela; 1998tik kontsumitzaileei zuzendutako web-orria editatzen du, hileko bost milioi bisiten muga gainditu berri duena. Sekulako lorpena da kontsumoaren eta eguneroko bizimoduaren inguruko informazioa bakarrik lantzen duen agerkari batentzat. EROSKI, LABORAL Kutxa bezala, MONDRAGON Korporazioko kide da.


Zein da zure erreakzioa?