Krisialdia 2010aren hasieran buka liteke

Krisialdia 2010aren hasieran buka liteke

2 min.

Krisialdia 2010aren hasieran buka liteke

Euskadiko Kutxaren 2. Ekonomia Hitzaldietatik ateratako konklusiorik interesgarrienetako bat honako hau da: gaur egun hain kezkagarri zaigun krisialdi ekonomikoaren amaiera datorren urteko lehen hiruhilekoan zehar etor liteke, hain zuzen Amerikako Estatu Batuetako hazkundea adierazten duten lehen aztarnekin batera, hazkunde hori geroxeago Europara iritsiko bailitzateke. Hala adierazi zuen  Manuel Conthek bere hitzaldian. Conthe Altxorreko zuzendari nagusia (1988-1995), Ekonomia Ministerioko  Estatu idazkaria (1995-1996), Mundu Bankuko Finantza Sektoreko lehendakariordea Washingtonen (1999-2002) eta Balore Merkatuko Batzorde Nazionaleko lehendakaria (2004-2007) izandakoa da.

Nazioko eta nazioarteko hainbat erakunde egungo egoera ekonomikoari eta 2009rako eta 2010erako eboluzioari buruz egiten ari diren aurreikuspenak aztertu zituen Conthek eta, aurreikuspen horien arabera, Estatu Batuek 2010eko lehen hiruhilekoan Barne Produktu Gordinaren hazkunde positiboa izan lezaketela ondorioztatu zuen. Hori horrela izanez gero, litekeena da geroxeago Europako herrialde batzuek eta, ondoren, Espainiak ere euren ekonomiaren bultzada nabaritzea.

Conthe Expansión eta Actualidad Económica agerkarietako Aholku Batzordeko lehendakaria da gaur egun. Bere jardunean, Espainiako ekonomiaren egoera erakutsi eta Europako Batasuneko gainerako herrialdeen eta Estatu Batuen egoerarekin alderatu zuen. Besteak beste, krisialdiaren alderdi psikologikoak eta krisiak konfiantza kolektiboan eta erabakiak hartzean izan lezakeen eragina izan zituen aztergai.

Conthez gain, hitzaldietako beste parte-hartzaile bat Fernando Valero izan zen, Economía Global Fundazioko idazkari eta patroia. Haren hitzaldiaren gaia “La Empresa ante el Cambio de Ciclo” (“Enpresa Ziklo Aldaketaren aurrean”) izeneko proiektuaren konklusioak aurkeztea izan zen.

Proiektuan parte hartu duten enpresen egoeraren diagnostikoaren ondorioz, haietan antzemandako gabezien berri eman zuen Valerok. Horrez gain, egungo Konkurtso Legearen ahuleziak eta enpresei krisialdian batez besteko egoera hobetzen lagundu ahal dieten faktoreak ere aipatu zituen.

Euskadiko Kutxaren 2. Ekonomia Hitzaldiak otsailaren 24an izan ziren, Gasteizen, eta 25ean, Bilbon.


Zein da zure erreakzioa?