Kudeatu zure negozioaren ordainketak gure TPV Pro zerbitzuarekin

Kudeatu zure negozioaren ordainketak gure TPV Pro zerbitzuarekin

2 min.

Kudeatu zure negozioaren ordainketak gure TPV Pro zerbitzuarekin

Txartelarekin ordaintzea. Ze ohiko bihurtu zaigun, ezta? Kontsumtizera goazenean eta esku dirutan ordaindu behar dugula esaten digutenean harritu egiten gara. Horregatik da hain garrantzitsua negozio bat daukagunean bezeroei txartel bidezko ordaintzeko aukera ematea. Eta horregatik daukagu LABORAL Kutxan saltokiko terminala (pasarela de pago, gaztelaniaz). Autonomoak edo profesional diren gure bezeroentzako zerbitzua da, salmentak erraz-erraz kudeatzeko aukera ematen du eta instalatu ere modu errazean instalatzen da. Gainera, zenbat eta bezeroak harreman estuagoa izan LABORAL Kutxarekin, are merkeago ateratzen zaio zerbitzu hau erabiltzea.

Zergatik deitzen da TPV Pro?

Gaztelaniaz, TPV letrek ‘Terminal Punto de Venta’ esan nahi dute. Azken baten, horixe da saltokiko terminal batek egiten duena: edozein lekutan egiten den salmenta bat kodetu edo zifratu eta modu seguruan egiten dela bermatu. Gureari Pro deitu badiogu gure Pro bezeroentzat pentsatuta dagoelako da. Profesional eta autonomoentzat, alegia.

Ze abantaila ditu LABORAL Kutxaren TPV Pro zerbitzuak?

  • Egunero-egunero helbideratuko dizugu zure fakturazioa
  • Egunean egiten diren operazioen ordainagiria jasoko duzu
  • Zure fakturazioari buruzko informazio zehatza lortuko duzu, Online Bankaren bidez. Fakturazioa sailkatu egin daiteke, hilabete, asteko egun edo ordu-tarteen arabera, baita txartelen titularren adinaren edo bizilekuaren arabera edo eragiketen zenbatekoaren arabera ere.
Ezaugarri teknikoak

Zerbitzu hau jaso ahal izateko TPV bat behar da, jakina. Geuk jar dezakezu edo saltokian bertan dagoena probestu, baldin eta Sermepak homologatutakoa bada. Edozein kontsulta egiteko LABORAL Kutxaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura dei daiteke. 902 367 057 telefonoan egun zein gau egingo da arreta, 24 orduz.

Sistema hau ohiko terminalekin erabil daiteke baina baita haririk gabekoekin ere, ordenagailuari lotutako sistemekin edo internet bidez eragiketak egiten dituzten negozioekin. Gehiago jakin nahi baduzu, hementxe informazio guztia (bideoa barne). Eta jakina, dudarik bazenu edo zerbitzuaz galdetu nahi baduzu, zoaz edozein bulegotara eta autonomo zein profesionalentzako propio lan egiten duten Pro kudeatzaileek atendituko zaituzte.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Online salmentak