Laboral City, zure alegiazko hiria Facebooken

Laboral City, zure alegiazko hiria Facebooken

2 min.

Laboral City, zure alegiazko hiria Facebooken

Laboral city "Liga Euskadiko Kutxarekin” ekimenak izandako arrakastaren ostean, joko berri bat jarri dugu abian gure Facebookeko orrialdean: Laboral City.  Joko horretan alegiazko hiri bateko agintea izango duzu, eta erabakiak hartu beharko dituzu hiria ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik iraunkorra izateko eta hiritarren balorazio ona lortzeko.

Lehenengo, hiriak zer eratako finantza-entitatea izango duen erabaki behar duzu. Banku pribatuaren eta kreditu-kooperatibaren artean aukeratu ostean, bestelako erabakiak hartzen hasiko zara, eskura duzun kredituak eta gizarte-ekintzak baldintzatuta: enpresak, etxebizitzak, gizarte-ekipamenduak… eraikitzea.

Egoki deritzozun erabaki guztiak hartutakoan, PASATU ERABAKIA botoia sakatu behar duzu. Orduan, urtebete igaroko dira hirian, eta hiriaren egungo egoera, beharrak eta gizarte-giroa ikusiko dituzu txosten batean. Partidan gehienez 6 erabaki har daitezke.

Gehiago jakiteko, lehiaketaren oinarriak (PDF, 109 Kb) eta jokoaren eskuliburua (PDF, 585 Kb) kontsulta ditazkezu.

Sariak

Azaroaren 5a eta urtarrilaren 25a bitartean, sistemak jokalari bakoitzaren puntuaziorik onena gordeko du. Beren hiria ongien kudeatu dutenen artean bazaude, 100 puntuaziorik onenen artean zozkatzen ditugun sarietako bat irabazi ahal izango duzu:
  • 5 Wii kontsola, Sports eta Party jokoekin
  • 5 Sony PS Vita Wifi 1.004 kontsola, jokorik gabe
Zorte on!

Behin zozketa egin ostean, jolasten jarrai dezakezu, baina saririk gabe. Zure puntuazioa hobetzeak sortuko dizun poztasuna izango da sari bakarra.


Zein da zure erreakzioa?