
LABORAL Kutxa Bilbao Menditrail-en 7. ediziorako 5 dortsal zozkatuko ditugu
2019-03-26
LABORAL Kutxa Bilbao Menditrail-en 7. ediziorako 5 dortsal zozkatuko ditugu
- JON ANDER BILBAO CAMPOS
- ITXASNE QUINTANO AGUIRRE
- GUMERSINDO RODRIGUEZ VICENTE
- FERNANDO ORTIGADO ÁLVAREZ
- ANDREZA SILVA
Zer egin behar duzu maiatzaren 5ean? Sasoian al zaude? Horrela bada, plan bat proposatuko dizugu: zer iruditzen zaizu mendi-lasterketa zoragarri batean parte hartzea Bilbo inguruan?
Dortsala LABORAL Kutxak jarriko dizu. Inprimakian izena eman eta zure datuak idatzi besterik ez duzu egin behar. Irabazleetako bat bazara, zuzenean jakinaraziko dizugu eta blog honetan argitaratuko dugu zure izena.
Eman izena. Mendi-lasterketa berezi honek 1.000 lagun elkartzen ditu urtero, Miribillako Bizkaia pilotalekuan hasi eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan amaitzen den ibilbidea egiteko.
Zenbat eta luzeagoa den aukeratzen duzun ibilbidea, orduan eta mendi gehiago ezagutuko dituzu Bilbo inguruan, hala nola Pagasarri, Kobeta, Arnotegi, Gangoiti eta Ganeta. Horregatik deitzen diote «botxoa» hiriari. Miguel de Unamuno idazle bilbotarraren arabera, lurzoruan egindako zuloa adierazten du hitz horrek, «puxtarrietan jolasteko egiten dena, kasu».
Animatzen zara? Eman izena, zure oinarrizko datuak besterik ez dizkizugu eskatzen, eta, irabazten baduzu, nola jaso dortsala esango dizugu. Zeren zain zaude? Bilboko Menditraila zain duzu!
Zein da zure erreakzioa?