LABORAL Kutxa eta Grupo Financiero Banorte aliatu egin dira euskal enpresen nazioartekotzea errazteko

LABORAL Kutxa eta Grupo Financiero Banorte aliatu egin dira euskal enpresen nazioartekotzea errazteko

2 min.

LABORAL Kutxa eta Grupo Financiero Banorte aliatu egin dira euskal enpresen nazioartekotzea errazteko

LABORAL Kutxa-k akordio garrantzitsua izenpetu du Grupo Financiero Banorte (GFNorte) banku-erakundearekin bere enpresa-bezeroei lurralde Aztekaren ateak irekitzeko, haiek xede herrialdean zuzeneko solaskidea eduki dezaten eta, horrela, nazioartekotze-izapideak azkartu daitezen.

Akordioa Mexiko Hirian izenpetu dute Oscar Muguerza, LABORAL Kutxa-ko Enpresa Negozioaren Garapeneko zuzendariak, eta Ricardo Velázquez, Banorte Nazioarteko Bankako zuzendariondoko orokorrak. LABORAL Kutxa-k ETE-ei euren nazioartekotze-prozesuetan laguntzeko egin duen apustu estrategikoan beste urrats handi bat da.

Itun horri esker, euskal enpresek aliatu bat izango dute banku-prozedurak egiteko, bai oinarrizkoak, esaterako, kontu bat irekitzea, bai konplexuak, esaterako, epe laburreko eta luzeko finantzazioa. Horretarako, nazioartekotutako enpresek LABORAL Kutxa-ren laguntza izango dute: bai filiala zuzenean finantzatuz, bai BANORTE erakundearekin egiten dituen eragiketak bermatuz.

Gainera, akordioa onuragarria izango da LABORAL Kutxa-ko bezero diren enpresa guztientzat, Banorte izango baita kreditu-kooperatibaren Mexikoko finantza-adarra. Horrek interesaturik dauden enpresei lurreratzen eta beharrezko izapideak azkartzen lagunduko die.

Hitzarmen berri hau egoitza Arrasaten duen kreditu-kooperatibak jada honako hauekin izenpeturik dituen beste hitzarmenei gehitzen zaie, alegia, Crédit Cooperatif- BPCE Taldearekin (Frantzia), Raiffeisen International-ekin (Austria, Europako Erdialdea eta Ekialdea) eta National Cooperative Bank-ekin (Ameriketako Estatu Batuak) izenpetutakoei.

Grupo Financiero Banorte (GFNorte)

Duela 100 urte baino gehiago Monterrey hirian sortua, BANORTE Mexikoko hirugarren banku-erakundea da, gordailuak kontuan hartuta, eta, laugarrena, kredituak kontuan hartuta. 2015. urtearen amaieran, banku mexikar horrek 122.000 milioi dolarreko aktiboak kudeatzen zituen. Erakundeak 27.000 langile ditu herrialde iparramerikarreko herrigune nagusietan dauden 1.250 sukurtsaletan banatuta eta finantza-estaldura ematen die banku-sektoreko 13 milioi bezero baino gehiagori.


Zein da zure erreakzioa?