
LABORAL Kutxa-k eta Elkargi SGR-k indartu egin dute ETE-ekin duten konpromisoa, haiei finantza-baldintza hobeak eskaintzeko
2016-02-19
LABORAL Kutxa-k eta Elkargi SGR-k indartu egin dute ETE-ekin duten konpromisoa, haiei finantza-baldintza hobeak eskaintzeko
Finantzaketa lortzerakoan ETE-ak kaltetu handiak izan diren agertoki horretan, LABORAL Kutxa-k eta Elkargi-k hitzarmena berritzea adostu dute. Hitzarmen horren arabera, bi erakundeak elkarlanean dihardute enpresa txiki eta ertainentzako –Euskadiko enpresen %98a– finantzaketa-lerro bat errazteko.
Akordioa Josu Arraiza LABORAL Kutxa-ko Enpresa Arloko zuzendariak eta Marco Pineda Elkargi-ko zuzendari orokorrak izenpetu dute. Hitzarmen horretan finkatzen diren finantza-baldintzak honako hauek dira:
- 6 hilabeterako Euriborra gehi %1eko interes-tasa.
- Kredituen xedea ETE-ak behar duen edozein inbertsio-mota izan daiteke.
Akordio hori berritzeak, batetik, enpresen segmentuan sartzeko LABORAL Kutxa-ren helburu estrategikoa berrestea dakar eta, bestetik, enpresei Elkarrekiko Berme Baltzuaren arabera Estatu osoko merkatuko interes-tasarik lehiakorrenetan finantza daitezen laguntzea.
Horretaz gain, bi erakundeek 650 euskal enpresa baino gehiagoren produkzioko ia 160 milioi euroko zenbateko formalizatua dutela indarrean gogoratu behar dugu.
Zein da zure erreakzioa?