LABORAL kutxak ASLErekin duen hitzarmena berritu du enpresen finantzaketa errazteko helburuarekin

LABORAL kutxak ASLErekin duen hitzarmena berritu du enpresen finantzaketa errazteko helburuarekin

1 min.

LABORAL kutxak ASLErekin duen hitzarmena berritu du enpresen finantzaketa errazteko helburuarekin

LABORAL Kutxak ASLErekin (Euskadiko Lan Sozietateen Taldea) duen lankidetza-hitzarmena berritu eta eguneratu du, aurrera ateratzeko zailtasunak dituzten enpresa txiki eta ertainen finantzaketa errazten jarraitze aldera.

Modu horretan, ASLEra elkarturiko enpresek produkzio-jarduera hasteko eta garatzeko ekintzaileentzako finantzaketa-lerro bereziak ez ezik, uneoro likidezia izateko eta inbertsio berriak errazteko produktuak ere izango dituzte.

Gainera, lehiakortasuna aldatzeko erreminta izango dute, hots, “Compyte Plana”; era horretan, enpresa bakoitzak bere lehiakortasuna gainerako lehiarekin alderatuta nolakoa den eta hori hobetzeko palankak zeintzuk diren jakin ahal izango du.

Baina zergatik da hain garrantzitsua enpresen lehiakortasuna? Compytek nola laguntzen die enpresei galdutakoa berreskuratzen? Norentzat da Compyte? Eta batez ere, zer da Compyte eta nola funtzionatzen du?

Lehiakortasuna arrakasta kontua eta biziraupena ere bada. Horregatik, Compyte sortu da, autodiagnostikorako erreminta errazena, enpresa bakoitzak bere ahuleziak eta indarguneak ezagutu ditzan eta lehiakide onenekin alderatu dadin.

Eta hori  guztia doako online testaren bitartez egiten da. Soilik 65 galdera dira. Horiek erantzun ondoren, erremintak negozioaren faktore lehiakor bakoitza ebaluatzen du,  0tik 100era bitarteko nota jartzearekin batera. Horrela, kalifikazio horri esker, sektore bakoitzeko enpresa bikainen emaitzekin alderatzeko aukera izango da.

Erremintak era guztietako enpresetarako balio du; beraz, ez du inolako sektorerik edo tamainarik kanpoan uzten. Horrez gain, enpresa bakoitzaren lehiakortasunaren oinarrizko bost zutabe baloratzen ditu (berrikuntza, ekintzailetza, nazioartekotzea, pertsonen kudeaketa eta finantzaketa), eta beste 20 faktoretan banakatzen dira, zertan nabarmentzen diren eta zein puntu zehatz landu behar dituzten adierazteko.

Errazago eta azkarrago egitea ezinezkoa da.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza azterketa