LABORAL Kutxak BBF Fintech-en “Berrikuntza irekiko programan” parte hartzen du
2020-10-08
LABORAL Kutxak BBF Fintech-en “Berrikuntza irekiko programan” parte hartzen du
BBF Fintech programa: berrikuntza, finantzak eta teknologia
Finantza-sektorerako irtenbide teknologikoen etengabeko garapenak nolabaiteko paradigma-aldaketa eragin du banku-eredu tradizionalean, eta hori negozio-premia eta -aukera berriak sortzen ari da.Egoera horri erantzuteko, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF) Fintech-en “Berrikuntza Irekiko Programaren” lehen edizioa jarri dute martxan. Ekimen horrek ekintzailetza sustatzea eta finantza-sektoreari irtenbide disruptiboak ematea du helburu.
Berrikuntza Irekiko Programak enpresen, finantza-erakundeen, startup-en eta inbertitzaileen parte-hartzea sustatzen du, helburu bakar batekin: berariazko irtenbideak diseinatzea, LABORAL Kutxak, Kutxabankek eta gainerako finantza- eta teknologia-arloetako bazkideek sustatutako sektore-erronka bati erantzun ahal izateko. Dominion arduratuko da kontzeptu-probaren garapen teknologikoaz.
Horretarako, BBF Fintech-ek finantzen eta teknologien unibertsoko startup eta ekintzaile onenak bilatu eta hautatuko ditu. Gero, hainbat ezagutza-eremutako (Big Data, Blockchain, zibersegurtasuna eta mugikorrekin egindako ordainketak, esaterako) 10-12 pertsonak osaturiko diziplina anitzeko talde bat osatuko du. Taldeko kideek elkarrekin lan egingo dute, Mondragon Team Academy-ren metodologian oinarrituta, erronka zehazteko eta hari erantzuteko irtenbide berritzaileak finkatze aldera, sei moduluren bitartez. Gainera, taldeak BBFko bazkideen aurrean aurkeztuko ditu emaitzak urtarrilean, kontzeptu-probaren fasera igaroko den irtenbidea aukeratuko den ekitaldi batean.
Ekimen horretan parte hartuko dute Mirari Tejerok eta Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko arduradunek. Beren esperientziaz baliatuko dira lehiakortasuna eta erakundeei egiten zaien balio-ekarpena hobetzeko irtenbideak martxan jartzeko orduan.
“Berrikuntza irekiko programan” parte hartzea
Programan parte hartzen dutenek honako abantaila hauek izango dituzte, besteak beste:- Urtebeteko egonaldia BBF Fintech inkubagailuan, % 100eko hobariarekin.
- Kontzeptu-proba edo gutxieneko produktu bideragarria, BBF Fintech-ek ordaindua.
- Parte-hartzaileen proiektua eta marka pertsonala ikusgai egitea.
- Ekintzailetza-gaitasunak trebatzea.
- Networkinga eta fintech ekosistemekiko lotura, ekintzailetzakoa nahiz berrikuntzakoa.
- Lankidetza estua ekimenaren bazkideekin: Laboral Kutxa, Kutxabank eta Dominion Digital.
Zein da zure erreakzioa?