LABORAL Kutxak eta LKS Next-ek bi webinar-ziklo antolatu dituzte, krisiaren aurrean enpresen lehiakortasuna hobetzeko

LABORAL Kutxak eta LKS Next-ek bi webinar-ziklo antolatu dituzte, krisiaren aurrean enpresen lehiakortasuna hobetzeko

2 min.

LABORAL Kutxak eta LKS Next-ek bi webinar-ziklo antolatu dituzte, krisiaren aurrean enpresen lehiakortasuna hobetzeko

COVID-19ak ekarritako ekonomia- eta osasun-krisiaren ondorioz, enpresa askok berregituraketa-neurriak eta estrategia berriak martxan jartzeko aukera aztertu behar izan dute, negozioen jarraipena ziurtatu eta efizientzia hobetze aldera.

Testuinguru horretan, krisia gainditzen eta enpresa-ehunari eusten laguntzeko apustua egin dute LABORAL Kutxak eta LKS Next aholkularitza-enpresak, eta zenbait webinar antolatu dituzte, enpresen lehiatzeko ahalmena hobetzeko lagungarri izan daitezen.

Doako sei web-hitzaldi izango dira. Horietan, lege- eta finantza-gaietan adituak diren LKS Nexteko kideek landutako eduki espezializatua eskainiko da. Webinarrak irekiak izango dira, eta askotariko sektoreetako enpresetan zuzendaritza arloan diharduten pertsonei eta finantza-arduradunei zuzenduta daude.

 

1. ZIKLOA – URRIA: Finantza-berregituraketa, alderdi juridikoak eta digitalizazioa

Lehenengo hitzaldi-zikloan finantza-berregituraketaren gaiari helduko diogu. Prozesu horri aurre egiteko modua eta tresnak azalduko dizkiete hizlariek partaideei, balantze ekonomikoa hobetzea lortzeko.

Webinar bakoitzak 45 minutu inguruko iraupena izango du. Parte hartzeko, nahikoa da jarraian gaituta azaltzen diren esteken bidez izena emateko inprimakiak bete eta bidaltzea.

 

Lehenengo hitzaldia hilaren 13an izan zen. Finantza-berregituraketa abian jartzeko baldintzak izan genituen aztergai, ikuspegi formala eta denborazkoa kontuan hartuta.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=b9U5a2z6Yw0&feature=youtu.be[/embed]

 

 

 

 

 

 
  • Urriaren 20a. Finantza-berregituratzea aurrera eramateko negoziazio batean kontuan hartu beharreko funtsezko alderdi juridikoak.

Bigarren webinarrean, horrelako prozesu baten inguruko negoziaketari ekiteko enpresek kontuan hartu behar dituzten alderdi juridikoak aztertuko ditugu.

 

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=JLkFbqkY67I&feature=youtu.be[/embed]

 

 

 

 

 

 
  • Urriaren 27a. Nire finantza-departamentua digitalizatzeko tresnak.

Lehen ziklo honetako azken hitzaldian digitalizazioa izango dugu hizpide, alegia nola hobetu ditzakeen enpresa baten efizientzia eta lehiakortasuna. Era berean, erakundeek eskura dituzten zenbait tresna digital ikusiko ditugu, finantza-gestioa hobetzeko eta erabakiak arin eta eraginkortasunez hartzen laguntzeko baliagarriak direnak.

 

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=zkLSzV2cdOw&feature=youtu.be[/embed]

 

 

 

 

 

 

2. ZIKLOA – AZAROA: Balioa, aliantzak eta itunak

Webinarren bigarren zikloan beste hiru hitzaldi eskainiko dira formatu digitalean, azaroaren 10etik aurrera. Oraingoan, enpresei behar duten informazioa eskaini nahi diegu, egungo testuinguruan kokatu eta egoeraren ondoriozko aldaketekin eta joera berriekin bat etor daitezen. Webinar bakoitzak 45 minutu inguruko iraupena izango du.

 

Lehenengo hitzaldian, bakoitzaren enpresaren balioa kuantifikatzeko parametroak identifikatzen lagunduko diete gure adituek partaideei.

 

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=b13pZBCdaY8&feature=youtu.be[/embed]

 

 

 

 

 

 

Bigarren webinarrean, aliantzak bilatzeko eta finkatzeko aukera aztertuko dute, modu horretan enpresa batek negozioa handitzea lor dezan.

 

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=7rAqYpXGPi8&feature=youtu.be[/embed]

 

 

 

 

 

 

Azkenik, enpresa-bazkideen arteko itunetan gehien erabiltzen diren formulak aztertuko ditugu.

 

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=ns44njXh75U&feature=youtu.be[/embed]

 

 

 

 

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Marketin estrategiak Finantza kudeaketa