LABORAL Kutxak GALARLEIZ mendi-maratoia babestu eta lasterketarako 5 dortsal zozkatuko ditu

LABORAL Kutxak GALARLEIZ mendi-maratoia babestu eta lasterketarako 5 dortsal zozkatuko ditu

2 min.

LABORAL Kutxak GALARLEIZ mendi-maratoia babestu eta lasterketarako 5 dortsal zozkatuko ditu

Zozketa egin eta gero, hauek dira irabazleak
  • Javier Reyero Gomez
  • Igor García Zarraga
  • Carlos Serna Paredes
  • Luis Maria Garcia Varga
  • Juan Carlos Mateo Guerra
Zallan egingo da uztailaren 20an. Eta hiru modalitate izango ditu: mendi-martxa, oinezko lasterketa eta mountain bikea. Galarleiz mendi-maratoiak 19 urte beteko ditu eta sasoi betean dago. Bertan parte hartzeko bost dortsal zozkatuko ditugu.

Horietako bat eskuratu nahi al duzu? Horretarako, har ezazu parte gure lehiaketan eta zure izenarekin pertsonalizatutako dortsala eramango duzu San Pelayotik Zallarainoko ibilbidean.

Animatuko al zara?

Lasterketari buruzko informazioa

Mendi-martxaren modalitatea hautatu dutenak izango dira goiztiarrenak, goizeko 08:00etan hasiko baitute proba, oinezko lasterketako partaideek, berriz, 9:30ean, eta ibilbidea mountain bikez egingo dutenek 11:00etan ekingo diote lasterketari. Zallatik aterako diren autobusetan iritsiko dira guztiak lasterketa hasiko den lekura (ordutegiak hemen).

Abiatu eta gero, ez da egongo denbora-mugarik lasterketaren 42.195 metroak osatzeko. San Pelayon (Burgos) hasiko da, 782 metroko altitudean, eta Zallan bukatu, itsas mailatik ia 700 metro hurbilago.

Bukaeran, lasterkariek dutxatzeko aukera izango dute, eta norbaitek behar badu, doako masaje.zerbitzua ere jasoko du. Ezin da gehiago eskatu!

Dortsalak jasotzea eta solasaldia

Lasterketa egunean bertan jaso daitezke dortsalak, baina jasotzeko egun ofiziala bezpera izango da, uztailaren 19a, Zallako zine-antzokian, 16:00etatik 21:00etara. Egun horretan, ibilbideari buruzko informazio gehiago nahi duten partaideek solasaldia izango dute antolatzaileekin, eta ekitaldi horretan iazko lasterketako bideoa ere ikusiko dute. Beraz, kirolariek ibilbidearen zaitasunen eta ezaugarrien berri jasotzeko aukera izango dute.

Zozkatuko ditugun bost dortsaletako bat lortu nahi al duzu?

Hartu parte gure Facebookeko lehiaketan! Irabazle bazara, adierazi iezazkiguzu zure datu pertsonalak (NAN, izena eta non / nola jar gaitezkeen zurekin harremanetan), eta zure izenarekin pertsonalizatutako dortsala emango dizugu.


Zein da zure erreakzioa?