Laboral Kutxak Kosta Trail babestu eta lasterketarako 8 dortsal zozkatuko ditu

Laboral Kutxak Kosta Trail babestu eta lasterketarako 8 dortsal zozkatuko ditu

1 min.

Laboral Kutxak Kosta Trail babestu eta lasterketarako 8 dortsal zozkatuko ditu

Ekainaren 9an, Uribe Kostako inguruek Kosta Trail mendi-lasterketa ezagunaren zortzigarren edizioa hartuko dute Laboral Kutxaren laguntzarekin. Mendi-lasterketa itsas mailan? Ziurrenik, horixe da kirol eta natur zaleentzat Kosta Trail hain ekitaldi gustukoa izatearen arrazoietako bat. Horretaz gain, ekitaldi solidarioa ere bada, izen-emateei esker bildutako dirua Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioarentzat izango da eta.

Lasterketa Sopela eta Plentzia bitartean egiten da, 30 kilometrotan zehar. Zailtasun handiko proba da, sasoi betean egotea eskatzen duena.

Alabaina, ekitaldian parte hartzeko beste bi modalitate ere badaude, horrenbesteko prestakuntza fisikoa izan gabe ere, Bizkaiko kostaldeko parajerik ederrenetako batean jarduera osasungarria burutu nahi dutenentzat: 20 km-ko ibilaldia eta 12 km-ko ibilbide familiarra.

Informazio gehiago (PDF):

Laboral Kutxak lasterketarako 8 dortsal zozkatuko ditu Facebooken

Sasoitsu egonik, Uribe Kostako itsas labar, bidezidor eta hondartzak zeharkatu nahi dituztenentzat, baina, lasterketarako 8 dortsal zozkatuko ditugu sustapenean izena ematen duten Laboral Kutxaren Facebookeko zaleen artean.

Horretarako, gure Facebook orriko Kosta Trail Zozketa erlaitzean sartu eta bertan dagoen inprimakia bete beharko dute maiatzaren 26a baino lehen. Maiatzaren 27an izango da 8 pertsona saridunak aukeratzeko zozketa; gero, eurekin harremanetan jarriko gara lasterketan izena emateko behar diren datuak eskatzeko.

Legezko oinarriak

Zorte on!

 

 

Argazkia: Kosta Trail


Zein da zure erreakzioa?