LABORAL Kutxan ekintzailetzaren alde

LABORAL Kutxan ekintzailetzaren alde

3 min.

LABORAL Kutxan ekintzailetzaren alde

Egunotan, LABORAL Kutxatik galdetu dizugu ausarta izaten ausartzen ote zaren, eta gu zurekin ausartzeko konpromisoa eskaini dizugu trukean. Nahaste-borrastea dirudi, baina ekintzailetzari buruzko gure webgunean oso argi ikusiko duzu. Benetan ikusi nahi baduzu, baduzu klik egiteko aukera.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=fBWej55OZIU[/embed]

Baina, zure negozio-ideia martxan jartzerakoan gugan eta Gaztenpresa Fundazioaren eskarmentuan konfiantza izateko eskatzen dizugun kanpaina horretaz gain, gehiago ere egiten dugu ekintzailetzaren alde. Eta kontatu egin nahi dizugu, ez dezazun pentsa bakarrik zaudela hasteko asmoa duzun abentura horretan. Inondik inora ez zaude bakarrik.

Zurekin gaude

  •   Hasteko, Pro esaten diegun produktu-lerroa dugu, negozioei eta profesionalei bideratuta dagoena. Sukurtsalean, negozioetan espezializatutako gestore bat izango duzu, zure zalantzak argitu eta arazoen aurrean laguntzeko: finantzaketa, hornitzaileei eta bezeroei ordaintzea, zerga-ordainketa eta abar.
  •   Produktu sorta oso bat dugu.
  •   Gainera, gure sukurtsaletan beste abantaila bat duzu, izan ere zure gestore espezialistaren alboan aseguruetan espezialista den beste lagun bat dago. Banka eta aseguruak uztartzen dituen ereduari esker, toki berean kudeatuko dituzu zure negozioaren kontabilitatea, finantzaketa eta  aseguruak. Besteak beste, oso ondo etorriko zaizu denbora aurreztea buruan duzun abentura horri ekiten diozunean. Kontsulta ezazu gure profesionalentzako katalogoa, eta galdetu egiguzu nahi duzuna. Zuk esaten diguzunean, espezialista batek telefonoz deitu eta arreta eskainiko dizu: gure konpromisoa da hori.
  •   Gaztenpresa: gure gizarte-ekintzan, Gaztenpresa Fundazioak oso toki berezia du. 2002tik 2014ra bitartean 114,5 milioi euro bideratu ditu programan parte hartu duten lagunengana, 3.700 enpresa baino gehiago eta 6.600 lanpostu inguru sortzen lagundu du. Ekintzaileentzako GPSa da. Enpresa sortzeko fase guztietan laguntzen du, negozio-ideiatik hasi eta enpresa-abentura sendotu arte. Proiektu paregabea da. Ekiteko asmotan bazabiltza eta zure zalantzak argitzeko nora jo ez badakizu, zure konfiantzazkoa izango delakoan gaude. Eta gogoratu: edozein adineko jendeak jo dezake Gaztenpresara, izan ere, “gazteak” sortzen diren enpresak dira. Halaber, Fundazioak mentoring programa bat du, eta horren bidez, nahi baduzu, esperientzia handiko norbaitekin jarriko zaituzte harremanetan, tutore gisa laguntzeko.
  •   Orain Plana: Enpresen Bankan 1.000 milioi euro jarri ditugu inbertsio-proiektu bat duten autonomoen eta enpresen eskura. 600 milioi baino gehiago banatu ditugu dagoeneko. Interesa baduzu, bete ezazu inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.
  •   Consulting Pro: Profesionalentzako aholkularitza espezializatua eta doakoa. Zure negozioaren inguruan zalantzak izaten al dituzu? Edo zalantzen aurrean nora jo ez jakitearen beldur al zara? Laguntzak, diru-laguntzak, zergak… asko jakin behar da arrakastaz ekiteko, eta Consulting Pro zerbitzuan horien berri emateko prest daude. Zure zalantzak telefonoz edo posta elektronikoz argitzeaz gain, tailerrak eta mintegiak antolatzen ditu zu bezalako jendearentzat. Kontsulta ezazu zerbitzuaren webgune berria, eta ikusiko duzu nola izango duzun beti norbait zuri laguntzeko prest. Gainera, doan.
  •   Informazio erabilgarria gure blogetan: Blog honetan (bai egia da, geurea goraipatzen ari gara) eta Enpresen Bankaren eta Gaztenpresaren Blogean informazio erabilgarri guztia aurkituko duzu, enpresari, autonomo edo negozioko kide gisa erabiltzeko. Zu laguntzeko gaude, zure iradokizunak entzuteko eta zure alde egiteko. Gaztenpresaren blogean eduki berriak aurkituko dituzu astero eta baliagarri izango zaizu, besteak beste, laguntza izan duten benetako ekintzaileen esperientzia ezagutzeko. Enpresen Bankaren blogean ia egunero jasotzen dute informazio erabilgarria. Eta gutaz zer esan… Hemen informazio erabat berria argitaratzen dugu astean bitan, gutxienez!
  •   Automobila behar duzula enpresarako eta rentinga hautatuko duzula finantzatzeko? Erantzukizun zibileko edo merkataritzako asegurua behar duzula? Saltokiko terminala behar duzula bezeroentzako edo zure salmentak finantzatzen lagun zaitzagula? Produktu-katalogo oso zabala dugu zuretzat. Zatoz gure sukurtsal batera, eta horren berri emango dizugu.
Ausartu ausarta izaten. Zu laguntzen ausartuko gara, ikusi duzunez.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza azterketa