LABORAL Kutxaren eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen arteko hitzarmena, ostalaritza-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko
2021-09-13
LABORAL Kutxaren eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen arteko hitzarmena, ostalaritza-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko
Beti bezala, harremanak sendotzea da LABORAL Kutxaren xedea, eta, horrela, gure euskal enpresa-ehunean jarduera sortzea. Horregatik, lankidetza-hitzarmena egin dugu Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin.
Azken hilabeteetan bizitzen ari garen egoerak ostalaritzaren sektoreko enpresa eta autonomo asko kaltetu ditu. Horregatik, enpresa elkartuen lehiakortasuna hobetzen lagunduko du hitzarmenak. Horretarako, Elkarteari prestakuntza-, lankidetza- eta aholkularitza-zerbitzu berriak eskainiko zaizkio, baita kasu bakoitzaren jarduera profesionalera eta finantza-beharretara egokitutako irtenbideak ere.
Finantzaketari dagokionez azpimarratu behar da gure erakundeak zuzeneko laguntzak kalkulatzeko hainbat tresna jartzen dituela Elkarteko enpresen eskura. Aholkularitza ere eskaintzen zaie, Next Generation EU Funtsei buruzko LABORAL Next zerbitzu berriaren bidez.
Gainera, enpresa elkartuek aldi baterako kanpaina batean parte hartu ahal izango dute hitzarmenari esker, «Bizkaiko saltokiak Interneten posizionatzeko eta ikusgai egiteko programaren» bidez. Hari esker, saltokiek Googleren tresnak erabil ditzakete negozioaren ikusgaitasun digitala errazteko.
Zein da zure erreakzioa?