LABORAL Kutxaren web-mintegi berria: “Egungo egoera eta aurreikuspen ekonomikoak zalantzazko ingurune honetan”
2022-07-01
LABORAL Kutxaren web-mintegi berria: “Egungo egoera eta aurreikuspen ekonomikoak zalantzazko ingurune honetan”
Merkatuan modu seguruan jardun ahal izateko, enpresek oso ondo ezagutu behar dute zein ingurunetan mugitzen diren. Gaur egungo egoera ekonomikoak ziurgabetasun handia sortzen du, eta oso garrantzitsua da ekonomia eta haren etorkizuneko aukerak aztertzea.
Uztailaren 8an, Joseba Madariaga, LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendaria, izango da onlin jardunaldi batean. Horretan, ekonomiaren azterketa baten ondorioak partekatuko dira.
Norentzat da?
Beti bezala, web-mintegia inguruko ziurgabetasun ekonomikotik aldendu nahi duten empresa mota ezberdinei zuzenduta dago, ETEei zein empresa handiei eta autonomoei.
Zein da saioaren helburua?
Saioak ordubete iraungo du (galderak egiteko denbora barne) eta helburua LABORAL Kutxaren Ikerketa Departamentuak egindako ekonomiaren azterketa ezagutzea da. Azterketa horren bidez, haren bilakaera eta etorkuzunerako aurreikuspenak argiago ikusiko ditugu.
Izen-ematea
Web-mintegian parte hartu nahi baduzu, esteka honetan aurkituko duzun formularioa bete dezakezu.
Zein da zure erreakzioa?