Laguntza berriak atzerrian presentzia handiagoa izan nahi duten enpresentzat
2019-05-06
Laguntza berriak atzerrian presentzia handiagoa izan nahi duten enpresentzat
Kanpoko merkatuetarako sarbidea hobetu beharrean zaude? Zure enpresaren lehiakortasun-kokapena areagotu nahi duzu? ZABALDU eta SAKONDU SPRIren laguntza-planak dira, atzerrian presentzia handiagoa izaten laguntzeko. Diru-laguntza izan dezaketen gastuak
Betiere gutxienez 2 gastu-mota badituzu eskaera bakoitzeko:
- Nazioarteko plan estrategikoa eta operazionala egitea.
- Jabetza industrialaren eta homologazioen gaineko gastuak: erregistroa, homologazioak eta ziurtagiriak.
- Azokak: espazioaren alokairua, stand-aren dekorazioa, bidaia-poltsa, izen-ematea.
- Bidaiak: helmugako herrialderako bidaiak eta alderantzizko eginkizunak (3 eskaera eta mota bakoitzeko).
- Sustapen-gastuak: katalogoak, web (soilik irteera berriak), kartelak, inprimatuak eta/edo ikus-entzunezkoak, publizitatea, agentziak kontratatzeko gastuak. Iraunkortasunari buruzko txostenak.
- Zure esportazio-kopurua fakturazio osoaren %40a baino baxuagoa edo %40koa bada. Enpresa onuradunentzako laguntzak onartutako gastuaren %40ra bitartekoak izan daitezke eta, gehienez ere, 15.000 euro eskaera bakoitzeko.
- Zure esportazio-kopurua fakturazio osoaren %40a baino handiagoa bada. Enpresa onuradunentzako laguntzak onartutako gastuaren %30era bitartekoak izan daitezke eta, gehienez ere, 20.000 euro eskaera bakoitzeko.
Eskaera aurkezteko epea
2019ko urriaren 31ra bitarte edo aurrekontua agortu arte.
Jakin nahi duzu zure enpresak diru-laguntza hauek edo bestelakoak lor ditzakeen?
LABORAL Kutxan eta Partners Global Funding-ean jakin badakigu zenbaterainoko garrantzia duen nazioartekotzeak enpresentzat. Hori dela-eta, inprimaki txiki hau zure eskura jartzen dugu, gure aditu-taldeak azter dezan zure enpresak laguntza-programa honetatik etekinik atera dezakeen ala ez.
Zein da zure erreakzioa?