Lan-kontratu motak: Kontratu mugagabea
2015-10-05
Lan-kontratu motak: Kontratu mugagabea
Enplegatzailearen eta enplegatuaren betebeharrak zehazten dituen dokumentua. Horrela esanda erraza dirudi, ezta? Baina kontratuez hitz egitea ez da horren erraza, Espainian indarrean den lan-legedian 42 kontratu mota baitaude jasota. Zein oinarri dituzte? Zein betebehar ezartzen ditu bakoitzak? Zein da guretzat komenigarriena? Galdera horiei erantzute aldera, datozen asteetan kontratuei buruz hitz egingo dugu. Guztira 4 post izango dira, Administrazioaren azken sinplifikatzearen ondorioz 4 atal nagusitan sailkatuta gelditu baitira: lan-kontratu mugagabeak, aldi batekoak, praktikaldikoak eta prestakuntza edo ikaskuntzakoak. Gaurkoan kontratu mugagabearen ezaugarriak eta motak azalduko dizkizugu.Kontratu mugagabearen ezaugarri nagusiakKontratu mugagabea da langile gehienek nahi izaten dutena, ez baitu denbora-mugarik eta, beraz, segurtasun eta egonkortasun gehien eskaintzen du. Kontratu guztiak bezala, ahoz edo idatziz hitzartu daiteke, baina idatziz egitea komeni da, etorkizunera begira arazoak saihesteko. Kontratu mugagabearen kasuan lanaldia ez da ezinbestean jardunaldi osokoa izan behar, lanaldi partziala izan daiteke, baita aldizkako zerbitzu finkoak ematera zuzendutakoa ere.Ildo horretan, bi ohar garrantzitsu:
- Nahitaez idatzizkoak izan beharko dute kontratu mota hauek: lanaldi partzialekoak, aldizkako kontratu finkoak eta txandakakoak, urrutitik lan egiten duten langileenak eta atzerrian diren espainiar enpresen zerbitzura Espainian kontratatutako langileenak. Urrutitik diharduten langileen kasuan, lana egiten den lekua jarri behar da. Nolanahi ere, ahozko kontratua hitzartu baduzu, idatziz jasotzea eska dezakezu lan-harremanaren edozein unetan.
- 10 eguneko epean kontratuaren berri eman behar zaie Enplegu Zerbitzu Publikoei (Lanbideri Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari Nafarroako Foru Erkidegoan edo SEPEri edo antzeko erakundeei estatuko gainontzeko erkidegoetan). Erakunde horietan kontratuaren datu nagusiak jasotzen dituen adierazpena aurkeztu behar da, baina, berez, hori ez da kontratuaren kopia.
- Probaldirako legez finkatutako epearen parekoa igaro eta gero Gizarte Segurantzan alta eman ez zaien langileak.
- Lege-iruzurreko aldi baterako kontratua duten langileak.
- Langile finko bilakatuko dira hogeita hamar hilabeteko epean hogeita lau hilabetetik gora kontratatuta egon diren langileak, etenaldiekin edo gabe, lanpostu berberean edo beste batean, enpresa edo enpresa-talde berean, aldi baterako bi kontratu edo gehiago izan dituztenak. Kontratuak zuzenean sinatutakoak nahiz aldi baterako lan-enpresen bidez gauzatutakoak izan daitezke, eta iraupen zehatzeko kontratu mota berberak edo bestelakoak izan.
- Lan edo zerbitzu jakineko kontratua izanik, hiru urteko epea igaro ostean; epe hori beste hamabi hilabetez luza daiteke estatuko edo eremu murritzagoko sektore-hitzarmen kolektiboa medio.
- Kontratu mugagabe arruntaKontingentzia arruntengatiko enpresa-kotizazioetan kontratazio mugagabeari dagokion murrizketa eta/edo hobaria dutenak (2015eko martxoaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra arte indarrean).
- Kontratu mugagabearen klausula bereziak:
- desgaitasuna duten langileak
- desgaitasuna duten eta lan-zentro berezietan diharduten langileak
- lan-enklabeetatik datozen eta desgaitasuna duten langileak
- ekintzaileei laguntzeko
- Espainiako Gazteentzako Berme Sistemaren onuradun direnentzat
- mikroenpresa batek edo enpresaburu autonomoak kontratatutako gaztea
- gazte ekintzaileen proiektu berrientzat
- prestakuntzarekin lotutako lanaldi partzialeko langileak
- gizarte-bazterketa pairatzen duten langileentzat
- genero-indarkeriaren, etxeko indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatearen egiaztagiri ofiziala duten langileentzat
- gizarte-bazterketa egoeran diren langileentzat, gizarteratze-enpresekin sinatutako kontratuetarako
- langabezia-sorospenen onuradun diren 52 urtetik gorako langileentzat
- aldi baterako lan-enpresa batetik etorritako langileentzat, lehen gazte-enpleguko kontratuak, prestakuntzako eta ikaskuntzako kontratuak edo praktikaldiko kontratuak badituzte
- familia-etxeko zerbitzua
- talde-lana
- goi zuzendaritza
- desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko praktikaldiko eta aldi baterako kontratuak mugagabe bilakatzeko
- praktikaldiko, txandakako, erretiroa aurreratuagatik ordezteko eta behin-behineko langileari lehen kontratu mugagabea egiteko
Zein da zure erreakzioa?