Euskal Herriko landa-guneetan kokatutako enpresetan inbertitzeko diru-laguntzak
2018-02-12
Euskal Herriko landa-guneetan kokatutako enpresetan inbertitzeko diru-laguntzak
Deialdi berriaren helburua da landa-guneetan kokatutako enpresak sortzeko eta garatzeko inbertsioak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzaren (gehienez %55era bitarte) bitartez babestea. Euskal Autonomia Erkidegoko landa-guneetan kokatutako enpresentzako diru-laguntzak lortu ahal izateko deialdiaren epea jadanik irekita dago martxoaren 1era bitarte.
Diru-laguntza hauen onuradunak izan daitezke landatzat hartzen diren gunetan kokatutako eteek, haien helburua beren landa-ingurunea hobetzea eta/edo garatzea baldin bada.
Diru-laguntza jarduera hauek izan dezakete:
1) Eteak sortzeko eta/edo garatzeko proiektuak eta/edo inbertsioak eta pertsona fisikoek garatutako jarduerak, enpresa-izaera hartzen badute.
2) Enpleguaren sorrera garbiko proiektuak eta/edo inbertsioak.
Programan diruz lagundu daitezkeen gastu hauek jasotzen dira:
- Enpresa-planarekin zerikusia duten ondasun higiezinak eraikitzea, erostea edo birgaitzea.
- Makineria eta ekipo berrien erosketa eta finantza-alokairua, ondasunak merkatuan duen baliora bitarte.
- Jarduera berriarekin zerikusia duten makineria eta bigarren eskuko ekipoen erosketa, betiere bestelako laguntzarik jaso ez badute aurreko 5 urteetan, erosketa berria teknologia edo errendimendua hobetzeko egiten denean izan ezik.
- a) eta b) ataletan jasotako gastuekin loturiko kostu orokorrak; hala nola, arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak, gehienez %10era bitarte.
- Ibilgailu bat erostea, betiere diruz lagundutako jarduera horrekin garatzen bada eta kontuan hartzeko moduko egokitzapena izan badu, zenbateko osoaren %20ra bitarte gehienez; edonola ere, diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du 20.000 eurotik gorakoa izan.
- Ibilgailuak egokitzea diru-laguntzaren xedeko jarduera garatzeko.
- Ondasun ukiezinetako ondorengo inbertsioak: programa informatikoak erostea edo garatzea eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta erregistratutako markak erostea.
- Tresneria eta altzariak.
- Laguntza-eskaeraren xedeko inbertsioarekin lotutako azterketak, gehienez %10era bitarte.
- Zerikusia duten bestelako azpiegiturak.
- Berezko lanak diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %20ra bitarte gehienez.
- Berreskura ezin daitekeen BEZa, aplika daitekeen legediaren arabera.
- %55era bitartekoa diru-laguntza izan dezaketen gastuetan.
- 5.600 eurora bitartekoa enpleguaren sorreran.
LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding erakundeak landa-garapeneko inprimakia zure esku jartzen dugu bete dezazun, zure enpresak aipatu diru-laguntza horietakoren bat lor dezakeen baloratu ahal izateko.
Ez izan zalantzarik, bete ezazu eta gu arduratuko gara diru-laguntza horietakoren bat lortu ahal izateko jarraitu beharreko urratsen inguruan behar bezalako aholkua emateaz.
Hemen duzu udal-zerrenda:
http://www.bancaparaempresas.com/wp-content/uploads/Listado_municipios.pdf
Zein da zure erreakzioa?