Laugarren urtez jarraian NGA Azokan izan gara, Estatu Batuetan, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresekin

Laugarren urtez jarraian NGA Azokan izan gara, Estatu Batuetan, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresekin

2 min.

Laugarren urtez jarraian NGA Azokan izan gara, Estatu Batuetan, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresekin

Laugarren urtez jarraian eta LABORAL KUTXAren eta Estatu Batuetako NATIONAL COOPERATIVE BANK-en arteko akordioari esker, NGA (National Grocers Association) nekazaritzako elikagaien sektorearen azokan izan gara San Diegon, Kalifornian, maiatzaren 24tik 27ra bitartean.

Aurreko urteetan bezala eta Iparramerikako ekonomia une onean aurkitzen denez eta horretarako merkatu handi horrek eskaintzen duen erakargarritasunari esker, NCBrekin batera enpresen misio komertziala antolatu genuen NGA 2019 Azokara joateko.

NGAko lehendakaria, Peter Larkin, NCBko Zuzendaritza Kontseiluko kidea da, eta NGA Estatu Batuetako nekazaritzako elikagaien banaketa-elkarte independente handiena da. 21.000 denda ditu eta ia 1.400 bazkide; hau da, herrialde horretan sektoreak duen salmenta osoaren %25a hartzen du, 131 bilioi $ salmentetan eta Iparramerikako BPGdaren ia %1a.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere afaria antolatu zuen LABORAL KUTXAk gure eginkizun komertzialera hurbildutako enpresentzat; bertan izan zen, baita ere, GFI (Gourmets Food International), NGAko bazkidea eta Iparramerikako enpresa inportatzailea, herrialde osoan banaketa-zentroak dituena eta 800 milioi $ baino gehiago salmentetan.

Hurrengo egunean, LABORAL KUTXAren bitartez, denda batzuk bisitatu genituen, NGAk prestatutako zerrendari jarraiki:

Gelson´s, whole foods, Starer Bros, Cosco, Ranch 99, Ralph´s, e.a.

Azokaren bigarren egunean, NCBek catering networking afaria antolatu zuen gure enpresentzat, eta, bertan, enpresek NGAko bazkideekin harremanak egin ahal izateko aukera izan zuten; hots, National Coopeartive Bank-eko bezeroak.

Aurten, enpresa hauek joan dira azokara:

  1. Aceites Urzante (Nafarroa)
  2. Quesos Cerrato (Palentzia)
  3. Quesos La Antigua ( Zamora)
  4. Dulcesol (Zaragoza)
  5. Globasque ( Gipuzkoa)
  6. Delfín ultra congelados ( Madril)
2020. urtean NGA azoka berriro San Diegon, Kalifornian, egingo da, eta LABORAL KUTXAk bosgarren urtez joan nahi izango du, nekazaritzako elikagaien sektorearekin batera egiten ari garen jardueraren eta, zehazki, enpresei nazioartekotzeko prozesuetan laguntzeko egiten dugun jarduera orokorraren osagarri gisa.

 


Zein da zure erreakzioa?